92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

105/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 14koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Industria eta Merkataritza eta Lan zuzendari nagusiei eskurantzak esleitzen dizkiena.

Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 37. artikuluak xedatzen du kontseilariek beren departamentuetako zuzendari nagusien esku uzten ahalko dutela beren eskurantzen erabilera.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko jarduerak arin eta era eranginkorrean egiteko, bidezkotzat jo da Departamentuko zuzendari nagusiei kontseilariaren eskurantza batzuk esleitzea.

Hori horrela, Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko Foru Legearen 37. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari, ordezkatu ezin diren eskurantzak izan ezik, Departamentuko kontseilariaren Industria eta Merkataritzaren gaineko eskurantza hauek esleitzea:

a) Esparru horretan irekitzen diren espediente administratiboak, zehapen espedienteak barne, ebaztea, salbu eta arau-hausteak oso larriak badira.

b) Gastuak egiteko baimena eman eta xedatzea eta ordaindu beharrak onartzea, bai eta Zuzendaritza Nagusi honetako berezko programetako aurrekontuko aldaketak egitea ere.

c) Zuzendaritza Nagusiko unitate organikoen artean sor daitezkeen liskarrak konpontzea.

d) Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 12.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontratuen gainean kontseilariei dagozkien ahalmenak, aipatu Foru Lege horren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren baimena behar duten kontratuei dagozkienak izan ezik.

e) Zuzendaritza Nagusi honi atxikitako langileei dagokienez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako ahalmenak erabiltzea.

2. artikulua. Lan zuzendari nagusiari, ordezkatu ezin diren eskurantzak izan ezik, Departamentuko kontseilariaren Lanaren gaineko eskurantza hauek esleitzea:

a) Esparru horretan irekitzen diren espediente administratiboak ebaztea, salbu eta 50 langile baino gehiago hartzen dituzten kaleratze kolektiboko espedienteak.

b) Lan eta lan arriskuen prebentzioaren arloetan egindako arau-hausteak zehatzeko ahalmena, betiere, zehapena 30.050 euro bitartekoa bada.

c) Gastuak egiteko baimena eman eta xedatzea eta ordaindu beharrak onartzea, bai eta Zuzendaritza Nagusi honetako berezko programetan egin beharreko aurrekontu aldaketak egitea ere.

d) Zuzendaritza Nagusiko unitate organikoen artean sor daitezkeen liskarrak konpontzea.

e) Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 12.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontratuen gainean kontseilariei dagozkien ahalmenak, aipatu Foru Lege horren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera Nafarroako Gobernuaren baimena behar duten kontratuei dagozkienak izan ezik.

f) Zuzendaritza Nagusi honi atxikitako langileei dagokienez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako ahalmenak erabiltzea.

3. artikulua. Departamentuko kontseilariak edozein unetan eskuratzen ahalko du ordezkatutako edozein espediente, haren gaineko ebazpena emateko.

4. artikulua. Foru agindu honek eskuordetzen dituen eskurantzen bidez ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da hala dela. Ondorio guztietarako, ebazpen horiek Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emandakotzat hartuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Indarrik gabe gelditu dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Bigarrena._Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: C3224471