92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O R Z A

2003ko aurrekontua hasiera batez onetsita eta 2002ko kontuak onetsita

Gorzako Kontzejuak, 2003ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Kontzejuko idazkaritzan hamabost egun baliodunean, behar diren ondorioak izan ditzan. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

2. 2002ko ekitaldiko kontuak onetsi eta jendaurrean paratzea, hamabost egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan, interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzakete, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedatuarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Gorzan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamaikan. Kontzejuburua, José Andrés Larrumbe Arrese.

Iragarkiaren kodea: A0306404