92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Navarrería kaleko 29 zenbakiko eraikina hirigintza aldetik egokitzeko eta zaharberritzeko hitzarmena hasiera batez onetsita

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2003ko ekainaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Iruñeko Udalak eta Navarra Jec, S.L. merkataritza sozietateak, zeina Iruñeko Navarrería kaleko 29 zenbakiko eraikinaren jabea baita, sinatu beharreko hitzarmen eredua, hain zuzen ere aipatu higiezina hirigintza aldetik egokitu eta zaharberritzeko. Ikusirik, orobat, espedienteko agiriak eta txostenak, ebatzi dut:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren eta Navarra Jec, S.L. merkataritza sozietatearen artean sinatu beharreko hitzarmena, eransten den agirian jasotzen den bezala.

2. Hitzarmen hori jendaurrean jartzea hogei egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Argitara bedi erabaki hau aipatu aldizkarian.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306611