92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Garesko Udaleko Alkatetzak 2003ko maiatzaren 22an eman ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Hiri Antolamenduko Udal Planeko AR-4ko U.A.1 eta U.A.2 exekuzio unitateei buruzko xehetasun azterlana, "Promociones y Construcciones Grupo Gaceo, S.L." enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Garesen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian. Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0306585