92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena. Honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarriko dela honako udalerriotako abelbideak sailkatzeko proposamena: Los Arcos, Arroitz, Lukin, Barbarin, Iguzkitza (Iguzkitza eta Azketa), Aiegi eta Lizarra.

Honako honen berri ematen zaie aipatu udalerrietako abelbideen sailkapenean interesa dutenei:

Lehenbizikoa._Ingurumen zuzendari nagusiak urtarrilaren 30ean emandako 282/2003 Ebazpenaren bidez, aipatu udalerrietako abelbideen sailkapenari buruzko espedientea hastea onetsi zela eta ondoren agirien eta landa-lanen bilduma egin zela udalerri bakoitzean.

Bigarrena._Abelbideen sailkapenari buruzko proposamena jendaurrean egonen dela hilabete batez 2003ko abuztuaren 8tik aurrera.

Hirugarrena._Epe horretan aztergai egonen dela abelbideen sailkapenari buruzko proposamena udaletxe bakoitzean eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahal dituztela.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0305856