I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zitologia Ataleko burua izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zitologia Ataleko burua izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 8. oinarrian xedatutakoari men egiteko, 2002ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 9koan argitaratu baitzen, deialdiko Epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du lehiaketa gainditu duenaren alde.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zitologia Ataleko burua izateko lanposturako izendapen proposamena onesten da. Eduardo Urbiola Marcilla da izendatua.
2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: A0306487