92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

E D I K T U A

Kasu bakoitzean agertzen den udaltzainak ondoko datuak biltzen dituen salaketa egin du.

Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Animalien babesari buruzko 7/94 Foru Legean eta hartatik heldu diren zehapenetan oinarriturik eta 30/92 Legean eta aplikatzekoa den gainerako legeriari jarraituz.

Honako hau argitaratzen denetik hasi eta 10 egun balioduneko epean, interesatuak zehapena ordaintzen ahalko du, ezarritako hobaria aplikaturik, egokiena iruditzen zaion moduan.

Interesatuak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan, 15 egun baliodun izanen ditu idazki baten bidez alegazioak egin eta bere defentsarako egokiak iruditzen zaizkion probak proposatzeko; idazki hori aipatu 30/92 Legearen 38. artikuluan adierazten diren tokietan aurkeztu beharko du.

Titularra/gidaria: Jorge Pérez Arraiza. Matrikula: zakurra. Espedientea: 389/02. Arau-haustea: kalean bi zakur aske izatea, arduradunik gabe, 24. artikulua. Tokia: Floirac plaza. Data: 2002ko martxoaren 23a. Ordua: 12:30. Zenbatekoa: 150 euro.

Salatuak alegazio idazkirik aurkeztu ez edo inolako probarik proposatzen ez badu, agiri hau Alkatetzaren ebazpen proposamentzat hartuko da, eta joko dira egitate frogatutzat, eragindako arau-haustetzat, dagokion kalifikaziotzat, pertsona erantzuletzat eta proposatutako zehapentzat, kasu bakoitzean aipatzen direnak.

Burlatan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305939