92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Arau-hausteen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek udaltzainek prestatu dituzte, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Salatuek 15 egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egokiak iruditzen zaizkien frogak aurkezteko.

Halaber, zehapen espedientearen ebazpena eman aurretik, isuna ehuneko hogeita hamar merkeago ordaindu ahalko da, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Espedientea: 2003/48. Jabea: Francisco Javier San Nicolás Caballero. Matrikula: NA-0361-Y. Tokia: Anaitasuna, z.g., Mutiloagoiti. Data: 2003ko maiatzaren 12a. Ordua: 17:20. Zenbatekoa: 90. ZEO: 94.2.1.K.

Arangurenen, bi mila eta hiruko ekainaren bostean. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0305985