92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Garesko Udaleko Alkatetzak, 2003ko apirilaren 24an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Hiri Antolamendurako Udal Planeko U.A. 3-2 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, "Promociones Egea-Eceolaza, S.L." enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian alegaziorik aurkeztu ezean, agiria organo eskudunari aurkeztuko zaio behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Garesen, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0306352