I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Plantas de Navarra S.A.ri (Planasa) behin-behinean duen ereintzako lursagarraren ekoizle-hautatzailearen tituluaren luzapena ematen diona.
Erakundeak, Valtierrako Plantas de Navarra S. A.k (Planasa), alegia, aurkeztu eskaera aztertu da. Hona hemen bertan adierazten dena: gaur egun duen ereintzako lursagarraren ekoizle-hautatzailearen behin-behineko titulurako emandako lau urteko epea iraungita, gerora eguneratu gabe, aipatu erakundeak behin-behineko ereintzako lursagarraren ekoizle-hautatzailearen tituluarekin jarraitu nahi du.
Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Ereintzako Lursagarra kontrolatu eta ziurtatzeko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen 1989ko maiatzaren 4ko Aginduan xedaturikoarekin bat,
Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera,
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez delegaturik dauzkadan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Plantas de Navarra S. A. (PLANASA) erakundeari (IFZ: A/31039795) ereintzako lursagarraren ekoizle-hautatzailearen behin-behineko titulua luzatzea, lau urteko epean. Aurreko paragrafoan aipatu luzapenak Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta 1989ko maiatzaren 4ko aginduak onetsi zuen ereintzako lursagarra kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoan horri buruz eskatu betekizunak betetzea dakar.
2. Luzapena emanen da, eskatzaileak proposatutako jarduera burutzeko eskatu plan eta betekizunak betetzen baditu.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearekin bat.
4. Ebazpen hau Valtierrako Plantas de Navarra S. A. erakundeari (Planasa) eta Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".
Iragarkiaren kodea: C3172423