89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Krediku bereziak eta kreditu gehikuntzak behin betikoz onetsirik, Udalaren 2003ko aurrekontu arruntean

Tuterako Udalak, 2003ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, Udalaren 2003ko aurrekontu arrunteko kreditu berezien espedientea onetsi zuen, osotara 299.700,00 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren ariora, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2003ko maiatzaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2003ko martxoaren 28ko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespena.

Udalaren 2003ko aurrekontu arrunteko kreditu berezietarako espedienteak (osotara 299.700,00 eurokoa) jendaurreko epean inolako alegaziorik jaso ez duenez, behin betikoz onetsita gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka eta laburturik:

GASTU GOITITUAK:

23300-1211 -Aseguruek estali gabeko kalte-ordainak: 145.000,00.

60133-4320 -Fuente Matadero eta Cortadores kaleetako urbanizazioa: 150.000,00.

68211-4526 -Nelson Mandela estadioa: 4.700,00.

DIRUSARRERA GOITITUAK:

87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 145.000,00.

91701 -Hitzartu beharreko maileguak 154.700,00.

LABURPENA:

Gastu goitituak: 299.700,00.

Dirusarrera goitituak: 299.700,00.

Aldea: 0.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Tuteran, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: A0306239