89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Olaibarko Udalak, 2003ko maiatzaren 19ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olaizko UA-1 unitateko 15, 19 eta 207. lurzatien xehetasun azterlana, Izaskun Monterok eta beste bi pertsonek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Olaibarren, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0306212