89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

U.C.2-an Legia karrikan, Xehetasun Azterlanaren aldaketa behin betikoz onestea: Tx. Irazoki

2003ko maiatzaren 22an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Txomin Irazoki Ugartemendiak aurkeztutako U.C.2an, Legia karrikan, Xehetasun Azterlanaren aldaketa behin betikoz onestea.

2. Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau eta azterlanaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antoalemendu eta Etxebizitza Departamentuari bidaltzea.

Erabaki hau interesatuari jakinaraztea.

Beran, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Alkatea, Josu J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: C3186007