III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A K I L
Hasierako onespena, Ihabargo unitateak berriz mugarritzeari
Alkatetzak 2003ko martxoaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Ihabargo arau subsidiarioetako 38. eta 39. unitateak berriz ere mugarritzeko proiektua, Jose Ramon Asiain Aristuk sustatua.
Proiektua jendaurrean egonen da, 15 eguneko epean, bidezko alegazioak egin ahal izateko, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 143. eta 146. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
Arakilen, bi mila eta hiruko apirilaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0306164