89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L I A

2003. urteko aurrekontu orokorra behin betiko onetsirik

2003ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 9an, argitara eman zen 2003ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legeko 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburtua argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 8.861,49 euro.

4._Transferentzia arruntak: 3.486,72 euro.

6._Inbertsio errealak: 2.554,30 euro.

9._Finantza-pasiboak: 1.463,22 euro.

Gastuak, guztira: 16.365,73 euro.

DIRUSARRERAK:

1._Zeharkako zergak: 916,31 euro.

3._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 1.081,82 euro.

4._Transferentzia arruntak: 5.394,49 euro.

5._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 8.973,11 euro.

Dirusarrerak, guztira: 16.365,73 euro.

Elian, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian. Kontzejuko burua, Jorge Camino Unzu.

Iragarkiaren kodea: A0306105