89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo U.E. 6.1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Noain-Elortzibarko katastroko 2. poligonoko 331 eta 609, 328, 334 eta 330. lurzatien jabe-titularrek sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko ekainaren 9an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko U.E. 6.1 unitatearen Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, txosten teknikoen zehaztapenekin, katastroko 331 eta 609, 328, 334 eta 330. lurzatien jabeek sustatua. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 160. artikuluari eta ondorengoei jarraikiz, 76. artikuluarekin bat baitatoz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0306103