89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko ekainaren 10ean egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza hitzarmen bat, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa. Iragarkia argiratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0306102