III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Hasierako onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko ekainaren 9an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Noain-Elortzibarko 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, eta proiektuan aipatzen den ordezkariari jakinaraziko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikulua eta ondokoa, 167.a eta ondokoak eta 76, 74 eta 62. artikuluak kontuan izanik.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0306101