89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 6. eremuko U.E. 6.4 exekuzio unitatea mugatzeko proiektua, Emetal, S.A. eta OPPOSAk sustatua, birzatiketa batzordea eratu baitute. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko ekainaren 9an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 6. eremuko U.E. 6.4 exekuzio unitatea mugatzeko proiektua, Emetal, S.A. eta OPPOSAk sustatua, birzatiketa batzordea eratu baitute. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunetan aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 143. artikuluari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0306099