III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Promociones Iturpea, S.L.k sustatua. Behin betiko onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko ekainaren 9an egin bilkuran, agertutako guztiak horren alde zeudela erabaki zuen behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko UE 1.5 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Promociones Iturpea, S.L.k sustatua; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 161. artikuluan xedatuarekin bat.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0306096