III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O R K O I E N
E D I K T U A
Ibilgailuaren jabeari ezin jakinarazirik, ediktu hau argitaratzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Frogatu denez, titularra Alejandro Mora Jiménez, marka Seat, modeloa Fura 5 P eta matrikula NA-0606-O dituen ibilgailua Ipertegi karrikan dago, 1 Bis zenbakiaren parean, berez mugitzea eragozten dioten ageriko kalteak dituela, noiztik eta, gutienez ere, duela urte batetik hona, herri honetako udaltzainek egindako aktaren arabera.
Ibilgailu hori delako egoeran atzeman zenetik hilabete baino gehiago iragan denez, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legearen Testu Artikulatuko 71.1.a artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honen bidez errekerimendu egiten zaio, 15 egunetan ibilgailua ken dezan dagoen lekutik, eta ohartarazten zaio ezen, hala egiten ez badu, hiri hondakin solidotzat hartuko dela eta aplikatuko zaiola Hondakinei buruz indarra duen 10/1998 Legea. Hala gertatuz gero, bost milioi pezeta bitarteko isuna ezartzen ahalko zaie zehapen, arau-hauste larriaren erantzule delakoan (10/1998 Legearen 34.3.b eta 35.1.b artikuluak).
Orobat, jakinarazten zaio ezen, aipatu ibilgailua kentzeko interesik ez badu, hondakinen kudeatzaile baimendu bati lagata edo Udal honen eskuan utzita baizik ez dela erantzukizun administratibotik libre geldituko. Azken modu horretan eginez gero, Udal honen egoitzara etorri beharko du, epe horren barrenean, behar diren tramiteak gauzatzeko (10/1998 Legearen 32.2 artikulua).
Orkoienen, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0306167