III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A K I L
1. sektorea (Hiriberriko industrialdea) borondatez birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsirik
Eskatzailea: Alberto Lopetegui Zubiria jauna eta beste 5.
Proiektua: L. Goñi eta J. Urrutia arkitektoek prestatua eta E.H.A.E.O.k 2003ko maiatzaren 5ean ikus-onetsia.
Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, hasiera batez onetsi zuen Hiriberriko 1. sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, aipatu dena. Udaleko aholkulariari eskatutako txosten juridikoa jasotzen denean, sustatzaileei dei eginen zaie txosten horretan zehazten diren agiri teknikoak aurkez ditzaten.
Argitaratzen da interesatuek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten, iragarki hau argitaratu eta hogei eguneko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 168 eta 76. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Arakilen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian. Alkatea, Carlos Iribarren.
Iragarkiaren kodea: A0306161