III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
VILLAMAYOR DE MONJARDIN
Villamayor de Monjardingo Udaleko 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita
Villamayor de Monjardingo Udalak, 2003ko apirilaren 9an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Villamayor de Monjardinen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bian. Alkatea, María Puy Goñi Ayúcar.
Iragarkiaren kodea: A0306066