III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
VILLAMAYOR DE MONJARDIN
2003ko urteko plantilla organikoa
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoa betez, Villamayor de Monjardingo Udalak bere plantilla organikoa onestea erabaki zuen, 2003ko apirilaren 9ko osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela.
Funtzionarioak
Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbarin, Iguzkitzako Barrutia (Batasunaren burua) eta Lukin herriekin batasunean. Maila: A. Osagarria: ehuneko 35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
Administrazio-kontratudunak
Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbarin, Iguzkitzako Barrutia (Batasunaren burua) eta Lukin herriekin batasunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: ehuneko 35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Administrazio kontratudunen izenen zerrenda
Estíbaliz Goñi Razquin. Idazkaria.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.
Villamayor de Monjardinen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bian. Alkatea, María Puy Goñi Ayúcar.
Iragarkiaren kodea: A0306067