III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S E S M A
Lurraren desafektazioa
Udal honek, 2003ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkuran, Salobre alderdian, 3-225 finkako 44.966 metro koadroko herrilurra erabilera publikotik desafektatzeko espedientea jendaurrean paratzea erabaki zuen, haren erabilera Sociedad Aesol, S.A. enpresari (IFZ A-31612070) lagatzeko, instalazio fotovoltaikoak para ditzan.
Horren berri ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak egiteko aukera izan dadin, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea aztertu nahi duenaren esku dago, udal bulegoetan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Sesman, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian. Alkatea, José María Olcoz Esteban.
Iragarkiaren kodea: A0306116