89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Doneztebeko Udalak, 2003ko maiatzaren 23ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, 2. poligonoko 47. lurzatian (hiri lurzorua baita) dagoen eraikina handitzeko, Fernando Orset jaunak María Aríztegui Goñi andrearen izenean egindako proposamenaren arabera. Espedienteari erantsi zaizkion agiri teknikoak Fernando Orset Mauleón arkitektoak prestatu ditu

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306120