III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
D O N E Z T E B E
Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita
Doneztebeko Udalak, 2003ko apirilaren 28ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, 1. poligonoko 349, 350, 352, 353, 357 eta 409. lurzatiak nekazaritza eta abeltzaintzarako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezina izan beharrean, lurzoru urbanizagarri sektorizatuko lur eremua izan daitezen, José Juanena Iribarren jaunak egindako proposamenaren arabera. Espedienteari erantsi zaizkion agiri teknikoak Francisco Xabier Garraus Esparza arkitektoak prestatu ditu.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0306119