III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
P U I U
2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Puiuko Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276 artikuluak xedatzen dutenari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da aztergai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki oholean, auzoek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat jo dira, aipatu xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Puiun, bi mila eta hiruko ekainaren bian. Alkate udalburua, Francisco Gil Guillén.
Iragarkiaren kodea: A0306057