III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Ñ O R B E
Xehetasun azterlanaren hasierako onespena
Añorbeko Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, xedapen zati hau duen erabakia hartu zuen:
"Lehena._Hasiera batez onestea Miguel María Serrano Cáceres jaunak, Compañía Mercantil Grupo Danai, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, sustatutako xehetasun azterlana, Añorbeko UC-15 exekuzio unitatetik kendutako H-UCC lurzatiarena, honako zehaztapen honekin:
_Jendaurrean jarri aurretik, sustatzaileak 2003ko apirilaren 16ko testu bategineko testu zuzendua aurkeztu beharko du, aldaketa hauek eginda. Behin betiko onespenerako ezinbestekoa izanen da zehaztapen hauek betetzea:
a) Lurzatiaren alde eraikigarria murriztea eta atzera eramatea, gutxienez 3 metro alboetako lurzatietatik, bai sestrapeko bai sestra gaineko eraikinetarako.
b) Bukaerako azalerak eta agiri grafiko eta idatzizkoen arteko kontraesanak zuzentzea.
c) Eraikinen gehieneko altuerak ezin izanen du + 564,70 UTM-ko muga gainditu. Altueraren sestra hori seinaleztatu beharko da eta profiletako zenbaki-sestrak berrikusi, 6. eta 7. profiletan kota berarako bi zenbateko diferente eman baitira.
Bigarrena._Sustatzaileak lurzatiaren iparraldeko bidexka, bere osotasunean, urbanizatzeko proiektua udaletxean aurkeztea.
Hirugarrena._Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta iragarkiak egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, interesatuek bidezko jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Laugarrena._Erabaki hau interesatuei jakinaraztea.
Bosgarrena._Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, xehetasun azterlana behin betikoz onetsiko da.
Erabaki hau tramite egintza bat da eta, beraz, ezin zaio administrazio bidean errekurtsorik jarri. Jendaurreko epea bukatu eta hurrengo bi hilabeteetan behin betiko onespenaren gaineko ebazpenik ematen ez bada, xehetasun azterlana onetsitzat hartuko da.
Añorben, bi mila eta hiruko ekainaren bian. Jarduneko alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.
Iragarkiaren kodea: A0306123