III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A M E S K O A B A R R E N
2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Udal honek, 2003ko apirilaren 29an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Aditzera ematen da aipatu aurrekontuaren eta betearazteko oinarrien espedientea jendaurrean egonen dela udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.1 artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan eta azken Foru Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Ameskoabarrenen, bi mila eta hiruko maiatzaren bederatzian. Alkatea, Javier Sáez de Jáuregui.
Iragarkiaren kodea: A0306076