III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A M E S K O A B A R R E N
Artatzako Kontzejuko UE2 unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsirik
Udal honek, 2003ko apirilaren 29ko osoko bilkuran, eta erregelamenduak eskatutako quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134, 76 eta 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz:
1._Hasiera batez onestea Artatzako UE-2 unitatea urbanitzatzeko proiektua, Miguel Iriberri Vega industri ingeniariak -Contec Ingenieros Consultoresek egina eta 2003ko martxoaren 5ean ikus-onetsia.
2._Espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. argitaratu eta hogei egun naturaleko epean, interesatuek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazio ohar edo erreklamazioak aurkez ditzaten
Ameskoabarrenen, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.
Iragarkiaren kodea: A0306074