III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A M E S K O A B A R R E N
2002ko aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik
2002ko azaroaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aurrekontuko aldaketa bat, hots, 1.000 euroko kreditu gehikuntza, "533-787 Bide-zidor eta abelbideak egokitzea-Teder" izeneko kontusailean, 2001eko ekitaldiaren amaierako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura.
Jendaurrean egon (2003ko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 21ekoa) eta behin betikoz onetsi ondoren, erreklamaziorik aurkeztu ez denez, bidezko da behin betikoz argitaratzea ondoko legeei jarraikiz: Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 284.2 artikulua, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 214.2 artikulua eta lege hori garatu zuen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikulua.
Ameskoabarrenen, bi mila eta hiruko ekainaren bian. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui Martínez.
Iragarkiaren kodea: A0306073