III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A M E S K O A B A R R E N
2003ko karga-tasen ezarpena
Udal honek, 2002ko abenduaren 27ko osoko bilkuran, eta erregelamenduak eskatutako quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen:
1._2003. urterako 2002an indarra zuten karga-tasak mantendu eta ezartzea ondoko zergei dagokienez: Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, Jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalen gaineko zerga eta Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga edo plusbalioa. Horiek guztiak 2001eko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren, abenduaren 31n.
2._Gaur egun onetsita dauden Udalaren gainerako ordainarazpenetako tasa eta prezio publiko indardunen karga-tasak mantendu eta ezartzea.
3._Erabaki honek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Ameskoabarrenen, bi mila eta hiruko urtarrilaren bian. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.
Iragarkiaren kodea: A0306072