89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

700/2003 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, "2003 eta 2004. urteetan Aezkoako Batzarrearen Aezkoa mendia antolatzeko proiektua eta haren erabilera arautzeko azterlana" prestatzeko lanak adjudikatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da apirilaren 9ko 700/2003 Ebazpenaren bidez kontratu hau adjudikatu dela:

_Kontratuaren xedea: 2003 eta 2004. urteetan Aezkoako Batzarrearen Aezkoa mendia antolatzeko proiektua eta haren erabilera arautzeko azterlana prestatzea.

_Adjudikaturikoa, guztira: 196.981,55 euro.

_Adjudikazio hartzailea: Ekilan, S.L.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0305687