89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

243/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Interesatuentzako jakinarazpena, legezko bideak erabiliz aurkitu ez direlako

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian:

RAL 03-API-16 (1/UV).

Frenos Iruña, S.A.L. enpresak administrazioarekiko errekurtsoa, 243/03 zenbakikoa, paratu du Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002ko abenduaren 16an emandako ebazpenaren kontra (12/UV). Ebazpenak alegazio txostenak eta Ezkabako berdinbanaketa prozesutik heldu zen hirigintzako berdinbanaketa proiektua onetsi zituen. Hori guztia ikusirik.

Ebatzi dut:

1. Administrazio espedientean interesatuta daudenei dei egitea, bederatzi eguneko epean ager daitezen aipatu errekurtsoaren autoetara.

2. Ondotik, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari errekurritutako ebazpenaren espedientea bidaltzea, baita interesatuendako jakinarazpenak ere, halakorik behar den kasuetan.

3. Udala aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager dadila, xede horretarako Antonio Armendáriz García jauna legelari izendaturik, eta Santos Julio Laspiur García, berriz, prokuradore.

Espedientean agertzen diren interesatuak:

Doña Ana María Lecumberri Villarreal.

Josefa Tellechea Aiceaga andrea.

Don Teodoro Ballaz Sierra.

María Aranzazu Lecumberri Alvarez andrea.

Vanesa Lecumberri Alvarez andrea.

Fermin Lecumberri Alvarez jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0305947