III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL CUENDE
Arradako 11. poligonoko 71. lurzatiaren xehetasun azterlana behin betikoz onestea, Murillo el Cuendeko A.S.en barrenean
Murillo el Cuendeko Udalak, 2003ko otsailaren 25eko osoko bilkuran, Arradako 11. poligonoko 71. lurzatiaren xehetasun azterlana, Arradako Roncal karrikako 3an, eta José Javier Larumbe Wachshütz jaunak sustatua, hasiera batean onestea erabaki zuen.
Jendaurrean egon da hamabost egunean, iragarki hau 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2003ko apirilaren 4an, argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez zitzaten.
2003ko maiatzaren 21eko osoko bilkuran behin betikoz onestea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta onetsitako xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea erabaki zen.
Erabaki hori irmoa da administrazio bidean eta haren kontra, hautara, errekurtso hauetakoren bat para daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Angel Arnaudas Granell.
Iragarkiaren kodea: A0305929