89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

2003ko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batez onetsita

Murillo el Cuendeko Udalak, 2003ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu osagarriak sortzeko espedientea. Hona hemen laburturik:

AURREKONTUKO ALDAKETAK

Kontusaila: 1 751 487. Izena: Eder partzuergoa. Zenbatekoa: 100,00.

Aldaketak, guztira: 100,00.

FINANTZABIDEAK:

Kontusaila: 1 870. Izena: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 100,00.

Finantzabideak, guztira: 100,00. Diruzaintzako gerakinaren kontura: 100,00.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da hau guztia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0305928