III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL CUENDE
Arradako 11. poligonoko 598-A lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onestea, Murillo el Cuendeko A.S.en barrenean
Murillo el Cuendeko Udalak, 2003ko maiatzaren 21eko osoko bilkuran, Arradako 11. poligonoko 598-A lurzatiaren xehetasun azterlana, Arradako Las Cuadrillas karrikan (z.g.), eta Vivendas de Rada Sociedad Cooperativa enpresak sustatua, hasiera batean onestea erabaki zuen.
Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.
Iragarkiaren kodea: A0305927