89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

293/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Zentro Bateratuko lantegietarako erregulazio eta kontrol ekipoak erosteko 233.490 euroko gastua egiteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Zentro Bateratuko lantegietarako erregulazio eta kontrol ekipoak erosteko honako baldintza orokor hauei jarraituz:

_Modalitatea: lehiaketa, presakoa.

_Helburua: erregulazio eta kontrol ekipoak erostea, Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Zentro Bateratuko lantegietarako.

_Aurrekontua: 233.490,00 euro.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun baliodunera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta hamabigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Klausula administratibo eta partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude aztergai, Nafarroako Gobernuaren web orriaren Kontratazioen atalean (http://www.cfnavarra.es); halaber, Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 948 42 65 30 eta 948 42 66 06 telefonoetan emanen da haiek eskuratzeko helbidea.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

.........................jaun/andreak, ...........(e)koak, ...........ren izenean, Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Zentro Bateratuko lantegietarako erregulazio eta kontrol ekipoak erosteko 2003ko .....aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten klausula administratiboen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

UNITATEAREN EMATEKO

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0306260