III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E S A K A
Ebazpenaren jakinarazpena
30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpen proposamena jakinarazten zaie. Espediente horiek Guardia Zibilak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).
Espedientea: 2003/1. Jabea: Estefania Jiménez Iturbide. Matrikula: NA 5201 AJ. Tokia: Plaza Zaharra. Data: 2002ko abenduaren 13a. Ordua: 22:15. Zenbatekoa: 60.01. BSL: 39.2.E. ZEO: 94.2.E.
Salatuek 15 egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egokiak iruditzen zaizkien frogak aurkezteko.
Lesakan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Luis Etxegarai Andueza.
Iragarkiaren kodea: A0305944