Iragarkia
89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko apirilaren 4an emandako 1543 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1238 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du. "Iberbanda, S.A."ren izenean eta haren ordezkari gisa jardunez, Iñigo Rodríguez-Sastre Fernández-Corugedo jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, telekomunikazioetarako oinarrizko instalazioa kentzeko agindua ez betetzeagatik zinegotzi berak 2001eko azaroaren 6an ezarri zuen hertsapen-isunaren aurkakoa. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1543 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.
Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-1238 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iñigo Rodríguez-Sastre Fernández-Corugedo jaunak jarri du errekurtso hori, "Iberbanda, S.A." izenean eta hura ordezkatuz, Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, telekomunikazioetarako oinarrizko instalazioa kentzeko agindua ez betetzeagatik zinegotzi berak 2001eko azaroaren 6an ezarri zuen hertsapen-isunaren aurkakoa.
Miguel Izu Belloso jaunak egin du txostena.
Egitezko aurrekariak:
1. Iruñeko Udalari 2001eko maiatzaren 15ean aurkeztutako idazkiaren bidez, "AAT Consultoría de Proyectos" enpresak, "Firstmark Comunicaciones España, S.L."ren ordezkari gisa jardunez, udal lizentzia eskatu zuen puntu anitzeko oinarrizko instalazioa paratzeko (telekomunikazioetarako antenei eusten dien dorrea). Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko uztailaren 24an emandako ebazpenaren bidez (4/UV zenbakikoa), obra lizentzia hori ukatu egin zen. Aldi berean "AAT Consultoría de Proyectos" enpresari hilabeteko epea eman zitzaion instalazioa kentzeko eta ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen agindua hertsapen-isunen bidez betearaziko zitzaiola. Zinegotzi berak abuztuaren 23an emandako beste ebazpen baten bidez (18/UV zenbakikoa) aurrekoa aldatu egin zen, akats material bat zuela oharturik, alegia, enpresa ordezkaria hartzen zuela lizentziaren eskatzailetzat, eta ez ordezkatua.
2. Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko azaroaren 6an emandako ebazpenaren bidez (11/UV zenbakikoa), "Firstmark Comunicaciones España, S.L."ri 200.000 pezeta edo 1.202,02 euroko hertsapen-isuna ezarri zitzaion, ez zuelako bete goian aipatu agindua. Aldi berean, instalazioari elektrizitatearen hornidura kentzeko agindu zen eta zehapen espedientea abiarazi zen enpresaren kontra, obrak lizentziarik gabe egiteagatik. Ebazpen horren aurka, "Iberbanda, S.A." sozietateak ("Firtsmark Comunicaciones España, S.L." enpresak hartutako izen berria) berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2001eko abenduaren 21ean, eta zinegotzi delegatu berak ezetsi egin zuen 2002ko otsailaren 5eko ebazpenean (10/UV zenbakikoa). Azken egintza horren aurka, behar zen denboran eta moduan, interesatuak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan.
3. Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokionez garatzen duen Erregelamenduak (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez aldatua) 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Iruñeko Udalak hori guztia egin zuen.
4. Errekurtsogileak agiri bidezko froga eta peritu froga eskatu zituen, eta Auzitegi honetako Hirugarren Atalaren probidentzia baten bitartez baimena eman zen lehenbizikoa egiteko. Froga hori jarduketei erantsi zitzaien, eta bigarrena ez zen egin, ez zelako beharrezkoa ebazpena emateko.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Enpresa errekurtsogileak inpugnatutako egintza deuseztatzeko eskatzen du, esanez ez zitzaiola jakinarazi 2001eko uztailaren 24ko ebazpena (4/UV zenbakikoa), zeinaren bidez lizentzia ukatu eta instalazioak kentzeko agindu baitzitzaion. Beraren esanetan, ez zuen ebazpen horren berri izan 2002ko urtarrilaren 21a arte. Gainera, egin dituen obrak legeztatzen ahal direla adierazi du, eta hortaz, ez dela bidezkoa instalazioa kentzeko agindua; Udalak ez zuela bete hertsapen-isunak jartzeko legezko prozedura, aurretik ez baitzion ohartarazpenik egin; berak asmo onez egin zituela obrak, Administrazioaren isiltasun positiboaren bidez lizentzia eskuratua zuelakoan; Udalak ez zuela zilegi lizentzia ukatzea telefono mugikorretarako antenen instalazioari moratoria ezartzeko erabaki baten babesean, errekurtsogilearen instalazioa beste mota batekoa delako, alegia, irrati-komunikazioetarako oinarrizko estazioa; azkenik, osoko bilkuran moratoria ezartzeko hartu zen erabakia bera ere baliogabetzat jotzen du.
Udalak, bere aldetik, ondokoak alegatu ditu: errekurtsogileak bazekiela bere eskabideari ezetza emateko ebazpenaren berri, 2001eko irailaren 5ean jakinarazi baitzitzaion 2001eko abuztuaren 23ko ebazpena (18/UV zenbakikoa); eskatu zuen obra lizentzia ezin zitzaiola eman, Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko arauen kontrakoa izateagatik, eta hortaz, obra ezin dela legeztatu; hertsapen-isuna zuzenbidearekin bat datorrela, eta, inguruabarrak kontuan izanik, neurri egokia izan zela; errekurtsogileak obrak hasi zituela Administrazioaren isiltasun positiboaren bidez lizentzia bazuela ulertu ahal izateko legezko epea iragan baino lehen (bi hilabete).
Bigarrena._Ohartarazi behar dugu hemen errekurritu den egintza Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuaren 2002ko otsailaren 5eko ebazpena dela (10/UV zenbakikoa), zeinaren bidez ezetsi egin baitzen 2001eko azaroaren 6ko ebazpenari (11/UV zenbakikoa) eginiko berraztertze errekurtsoa. Beraz, bi ebazpen horien edukiari lotu behar zaio Auzitegi honen irizpena, eta albora utzi behar dira alderdiek beren idazkietan aipatutako beste kontu batzuk, ez baitute zerikusirik errekurtso honen bidez aurkatzen diren ebazpenetan dauden erabaki administratiboekin.
Lehendabizi, 2001eko azaroaren 6ko ebazpenean agindua eman zitzaion energia elektrikoa banatzen duen enpresari errekurtsogilearen instalazioetan zerbitzua eteteko. Agindu horren oinarria Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 237.1 artikuluan dago. Gaur egun baliogabeturik egon arren, garai hartan bazuen indarra eta aplikagarria zen: "Administrazio jarduleak uraren edo energia elektrikoaren hornidura galarazi edo eten eginen du, gelditzeko agindua duten jarduera eta obretan. Horretarako, administrazio ebazpen egokia eman eta ura edo energia elektrikoa banatzen duten enpresei jakinaraziko zaie; enpresa horiek bost eguneko epean bete beharko dute agindua".
Xedapen horretatik ondorioztatzen denez, hornidura eteteko bete behar den baldintza ez da, errekurtsogileak nahi duen bezala, obra legez kontrakoa edo legeztaezina izatea, baizik eta, Udalak alegatzen duen bezala, jarduera edo obra bertan behera uzteko aginduren bat izatea. Beraz, hemen ez dugu erabaki behar obrak legeztatzen ahal diren ala ez, baizik eta gelditzeko agindua izan duten ala ez.
Hirugarrena._Administrazio espedientean ikusi dugunez, Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak jarduera gelditzeko agindu zuen 2001eko uztailaren 24ko ebazpenaren bitartez (4/UV zenbakikoa). Hala ere, errekurtsogileak alegatu du ez zuela ebazpen horren jakinarazpenik jaso. Izan ere, ez dago espedientean jasorik halako jakinarazpenik egin zenik. Ageri den bakarra hauxe da, aurrekoaren akats materiala zuzendu zuen ebazpena, 2001eko abuztuaren 23an emana (18/UV zenbakikoa), posta ziurtatuaren bidez jakinarazi zela errekurtsogileak jakinarazpenetarako eman zuen Madrilgo helbidean. Badago espedientean, halaber, Mónica Gómez andreak 2001eko irailaren 5ean sinatutako jaso-agiria, baina ez da azaltzen andre horrek zer-nolako lotura duen enpresa errekurtsogilearekin.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (APAJ-GAP) 58. artikuluan xedatzen duenaren arabera, jakinarazpen guztietan "ebazpenaren testu osoa" jaso behar da eta horrelakorik ez duen jakinarazpena ezin da ezta jakinarazpen akastuntzat ere hartu, xedapen horretan aurreikusten diren ondorioetarako.
Udalak dio, jakinarazpen falta konpondu nahian, enpresa errekurtsogileak bazekiela jakinarazi gabeko ebazpenaren berri, geroago horren akats materialak zuzendu zituena jakinarazi zitzaiolako. Baina argudio horrek ez du oinarririk, bigarren ebazpenean ez zelako jaso lehenbizikoaren testu osoa, edukiaren aipamen laburra baino. Tramite horrekin enpresa errekurtsogilea bere jarduerak gelditzeko aginduaz jabetu zela uste izatea enpresaren aldeko prozedura-bermeen murrizpen onartezina litzateke.
Beraz, errekurtsogileari ez zitzaion behar bezala jakinarazi jarduera gelditzeko agindua eta energia elektrikoaren hornidura eteteko agindua ematea ez zen zilegi. Alderdi honi dagokionez bidezkoa da errekurtsoa baiestea.
Laugarrena._Bigarren atalean, 2001eko azaroaren 6ko ebazpenak (11/UV zenbakikoa) hertsapen-isuna jarri zion errekurtsogileari, obrak gelditzeko agindua ez betetzeagatik, eta ohartarazi zion horrelako isun gehiago jartzen ahal zitzaizkiola hilero. Hain zuzen ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 240. artikuluan aurreikusten da neurri hori, hautsitako hirigintza ordena lehengoratu behar den kasuetarako. Nafarroako Auzitegi Nagusiak, apirilaren 17ko 610/2001 epaian (JUR 2001-172356), esku artean dugunaren antzeko auzi batez ari zela, irizpide hauek ezarri zituen: "Errekurtsogileari isuna ezarri zaio ez zuelako bete lehengoratze errekerimendu bat, alegia, bere etxeko beheko solairuko atea alda zezan, baimenik gabe egindako obraren aurretik zegoen bezala uzteko. Errekerimendu hori bete beharrekoa zen, nahiz eta lizentzia ukatzeko erabakia ez izan irmoa, ez eta, ondorioz, 'betearazlea' ere"; "hain zuzen ere eraispen aginduaren berehalako eraginkortasuna da hertsapen-isuna deitzen zaion horren izateko arrazoia. Azken batean, agindu edo errekerimendu horren izaera betearazletik etorri zen isuna ezartzea, ez baitzen bete agindua, eta ez lizentzia emateari buruzko espedientean emandako ebazpenaren baliozkotasunetik".
Beraz, hemen ere aurreko atalean bezalako ondorioak atera behar ditugu: Udalak errekurtsogilearen instalazioak kentzeko eman zuen agindua jakinarazi ez zenez, Administrazioak ezin zuen hertsapen-isunik jarri gauzatzerik izan ez zuen ez-betetze batengatik. Bidezkoa da, arrazoi honengatik ere, errekurtsoa baiestea.
Bosgarrena._Azkenik, gorago aipatu dugun 11/UV zenbakiko ebazpenak zehapen espedientea abiarazi zuen errekurtsogilearen aurka, obrak lizentziarik gabe egitea eta udal planeamenduko arauak urratzea+ leporatuz.
Zehapen espedientea abiaraztea administrazio prozedurari hasiera ematen dion tramitea da eta, beraz, egintza horren aurka ezin da errekurtsorik egin Auzitegi honetan. Horrela xedatzen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 333.1 artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25.ean. Errekurtsogileak prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren aurka jarri beharko du errekurtsoa, halakorik bada. Eta zehapen prozedura horren barnean eztabaidatu behar da errekurtsogileak garatutako jarduera legeztatzen ahal den eta Administrazioaren isiltasun positiboaren bidez lortutako lizentziaren babesean dagoen ala ez.
Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea, zehapen espedientea abiarazi zuen ebazpena deuseztatzeko eskatzen duen heinean.
Seigarrena._Errekurtso idazkian, inpugnatutako ebazpenaren deuseztapena ez ezik kalte-ordaina ere eskatzen da, energia elektrikoaren hornidura eteteko aginduak eragin zituen kalte eta galerengatik. Eskakizun berria da, enpresa errekurtsogileak ez baitzuen halakorik eskatu berraztertzeko errekurtsoan. Asmo hori denaz bezainbatean bidezkoa da errekurtsoa ez onartzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 22.1.a) artikuluarekin bat (erregelamendu hori urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak onetsi zuen eta maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak aldatu). Izan ere, Auzitegi honen esku dago toki entitateen egintzak berrikustea, baina ez ondare erantzukizunaren inguruko arazoak lehen auzialdian ebaztea. Errekurtsogileak Iruñeko Udalari berari eskatu behar dio kalte-ordaina, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 317. artikuluak eta APAJ-GAP Legearen 139.ak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: kalte-ordaina eskatzen duen aldetik, ez dugu onartu behar goian azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 5ean emandako ebazpen baten aurka (10/UV zenbakikoa) jarri dena, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi delegatu berak 2001eko azaroaren 6an emandako beste ebazpen baten kontrakoa (11/UV zenbakikoa).
Beste alderdi hauei dagokienez, errekurtsoa zati batez baietsi beharrekoa da eta egin ere hala egin dugu:
a) Deuseztaturik geldituko da 2002ko otsailaren 5eko ebazpena (10/UV zenbakikoa), zuzenbidearekin bat ez datorrelako;
b) Aldaketa eginen zaio 2001eko azaroaren 6ko ebazpenari (11/UV zenbakikoa), 1, 2 eta 3. atalak deuseztatuz.
c) Gainerakoan errekurtsoa ezetsi egin da.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. M. Asunción Erice. M. Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 29an emandako 320 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3523 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Blanca María Catalán andreak jarri zuen, Corellako Udalaren ekintzarik ezaren aurka, Villar etorbideko 14.eko teilatuan instalazio fotovoltaikoa paratzeko lizentziarik gabe egindako moldapen obrak zirela eta. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"320 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.
Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian.
Nafarroko Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3523 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Blanca María Catalán andreak jarri du errekurtso hori, Corellako Udalaren ekintzarik ezaren aurka, Villar etorbideko 14.eko teilatuan instalazio fotovoltaikoa paratzeko lizentziarik gabe egindako moldapen obrak direla eta.
M. Asunción Erice Echegaray andreak egin du txostena.
Egitezko aurrekariak:
1. Interesatuak, behar zen garaian eta moduan, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi honetan Corellako Udalaren ekintzarik ezaren aurka, herriko Villar etorbideko 14.ean egindako obrak zirela eta, obra lizentziaren mugak gainditu baitzituzten.
2.
Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa aipatu Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapitulua berridatzi duenak, 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Aipatu Udalak hori guztia egin du.
3. Aldeek ez dute frogarik proposatu.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._Errekurtsogileak 2002ko abuztuaren 9ko idazkian dioenez, Corellako Udalak Administrazioaren ekintzarik eza deitu kasuan erori da, ez duelako ezer egin Villar etorbideko 14.ean egiten ari diren obren arazoa konpontzeko, nahiz eta, errekurtsogilearen iritziz, kalte nabarmena egiten ari zaion bera bizi den etxebizitzari, alboan baitago.
Hala ere, Udalak bere tesien alde Auzitegi honi igorritako txostena egin duen eguna arte Udalaren jarduera etengabea izan da, Udalak berak frogatu duenez.
Izan ere, toki entitateak dioen bezalaxe, aintzat hartu behar dira ondoko esku-hartze hauek, espedientean jasorik baitaude:
Alkatetzak 2002ko maiatzaren 27ko ebazpenean (eta orobat geroago ekainaren 18koan), jatorrizko lizentziaren eskatzaileari _2002ko maiatzaren 7an lortua zuen lizentzia_ egiten ari ziren obrak bertan behera uzteko agindu zion, eta espedientea irekitzea erabaki zuen, baimenik gabe egin ziren obrak legeztatzen ahal ziren aztertzeko.
Interesatuak obrak egiten jarraitzeko baimena eskatu zuen. Udaleko Gobernu Batzordeak, urte bereko uztailaren 1eko bilkuran, eskaerari ezezkoa ematea erabaki zuen, eta halaber, eskatzaileari errekerimendua egitea hautsitako ordena berrezartzeko eta eman zitzaion lizentziaren babesik gabe eraiki zuena eraisteko.
Urte bereko uztailaren 9an, toki entitateak horren guztiaren inguruan egindako jarduketen berri eman zion oraingo errekurtsogileari. Abuztuaren 26an, berriz, gaiari buruz udal teknikariek eginiko txostenen kopia bidali zitzaion interesatuari.
Abuztuaren 29an alkateak ebazpena eman zuen. Haren bitartez, lizentziaren eskatzaileari espedientean entzunaldia eman zion.
Lizentziaren eskatzaileak obrak legeztatzeko eskaera idatzia aurkeztu zuen berriz ere, urte bereko irailaren 16an. Zehapen espedientearen instruktoreak karguen plegua egin zuen.
Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko irailaren 17an, obrak legeztatzeko eskaerari ezetza ematea erabaki zuen, berriz eskatu zion interesatuari hautsitako ordena berrezartzeko, eta lizentziaren babesik gabe eraikitakoa eraisteko agindu zuen.
Interesatuak zehapen espedientearen kontrako alegazioak aurkeztu zituen 2002ko urriaren 4an.
Hala, bada, garbi ageri denez, Udala ez da erori Administrazioaren ekintzarik eza deritzon kasuan, Nafarroako Administrazio Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu den egunera arte bederen (edo, hobeki esateko, guri igorri beharreko udal txostena eman zen egunera arte). Alderantziz, Udalak dioen bezala, ahaleginak egin dira hautsitako hirigintza ordena berrezartzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak horretarako ezartzen dituen bideetara joz, kasu honetan lege hori aplikatu behar baita.
Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea, ezertan ukatu gabe interesatuak errekurtso gehiago jartzeko daukan eskubidea, baldin eta hirigintzako diziplina prozesuan zehar ekintzarik eza antzematen badu.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Corellako Udalaren ekintzarik ezaren aurka jarri dena, herri horretako Villar etorbideko 14.ean lizentziaren mugak gaindituz egindako obrak direla eta.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. M. Asunción Erice. M. Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 14an emandako 638 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3600 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Tomás Alfaro Izquierdo jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Corellako Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 22an eman zuen ebazpenaren aurka (403/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"638 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3600 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Tomás Alfaro Izquierdo jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Corellako Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 22an eman zuen ebazpenaren aurka (403/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri da Corellako Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 22an emandako zehapen ebazpen baten aurka. Haren bidez 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna ezarri zen trafikoko arauak hausteagatik, zehazki, gelditzeko debekuaren seinalea dagoen tokian ibilgailua aparkatzeagatik trafikoari traba handirik egin gabe (Plaza de los Fueros, 12), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Corellako Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen udaltzainak, 17 zenbakidunak, salaketaren alderdi guztiak berretsi ditu. Aldez aurretik interesatuak alegazioak aurkeztu zituen, salatutako gertaera ukatuz baina kontrako frogarik erantsi gabe. Garbi dago, beraz, zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.
Bestalde, egia da agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketak berehala jakinarazi behar direla, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina, bidezko arrazoiak daudenean, geroago jakinarazten ahal dira eta arrazoiak salaketa-orrian agerrarazi behar dira (kasu honetan, arau-hauslea salaketaren tokian ez egotea). Dena dela, interesatuak alegazio idazkia aurkeztu zuen 2002ko abenduaren 19an (salaketa egin zioten egunean berean) eta horrela aditzera eman zuen salaketaren jakitun zela.
Hirugarrena._Konstituzioaren babespean dagoen errugabetasun ustearen printzipioa alegatu du errekurtsogileak. Horri dagokionez, gogorarazi behar dugu Auzitegi Gorenaren epaietan, besteak beste 1989ko urriaren 23koan _R. Ar. 6990_, 1990eko urtarrilaren 29koan _R. Ar. 357_ eta 1997ko maiatzaren 21ekoan _R. Ar. 4375_, behin eta berriz ezarri dena: "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Egia da, bestalde, Auzitegi Goreneko Bigarren Sailaren ebazpenetan behin eta berriz berretsi dela, besteak beste 1986ko maiatzaren 30ekoan (R. Ar. 2907), 1988ko martxoaren 15ekoan (R. Ar. 2012) eta 1991ko apirilaren 17koan (R. Ar. 2798), eta haren doktrina guztiz aplikagarria da Administrazioaren zehapen eremuan ·"ustezko errugabetasuna behin-behineko egia dela, aurkako froga-jarduketa batekin deusezta daitekeena, froga txikiena izanda ere aski eta egokia bada..." Hori, kasu honetan, agintaritzaren agenteak egindako salaketa-orrian zehazten da, berak zuzenean ikusi baitzuen arau-haustea; haren salaketak, gorago esandakoari jarraituz, ustezko egiazkotasuna du (iuris tantum) salatutako egitateei buruz, aurkako frogarik ez badago. Eta "kontua ez da, noski, inola ere txosten horiek egiazkotasun ustea dutenik, baizik eta froga elementuak direla... Administrazioak aski jo zuena zehapenak ezartzeko eta Sailak haiek berresteko, errekurtsogileak ez baitzuen haiek aldatzeko elementurik aurkeztu..." (Auzitegi Gorenaren 1997ko maiatzaren 21eko epaia _R. Ar. 4375_).
Laugarrena._Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Ildo beretik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91.3 artikuluan zehar bidez aditzera ematen du arau-haustea arintzat jo behar dela baldin eta ibilgailuak, behar ez bezala aparkaturik egon arren, ez arriskurik ez zirkulaziorako eragozpen handirik sortzen ez badu. Zehazki, salatutako egintza arau-hauste arinetan sailkatzen da, berariaz, Erregelamenduaren 94.2.a) artikuluan.
Bestalde, esan behar da arau-hauste arinengatik 91 eurora (15.141 pezeta) arteko isuna jartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluak dioenez (abenduaren 19ko 19/2001 Legean xedatutakoari jarraikiz idatzitako testuan), eta oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri dela. Zenbateko hori, Auzitegi honen ustez, behar bezala graduaturik dago.
Bosgarrena._Azkenik, errekurtsogileak alegatu du ebazpen zehatzailearen zioak ez direla azaldu eta horregatik berak defentsarik eza jasan duela. Hori dela eta, gogorarazi behar da "administrazio-egintzaren nondik norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia _R.Ar. 9918_). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako defentsa gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia _R.Ar. 4375_). Azkenik, zehapen espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egin eta frogak proposatzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste arin batengatik isuna ezartzeko Corellako Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (403/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 28an emandako 940 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3984 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Tomás Alfaro Izquierdo jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Corellako Udaleko Alkatetzak 2002ko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (509/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"940 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3984 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Tomás Alfaro Izquierdo jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Corellako Udaleko Alkatetzak 2002ko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (509/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Corellako Alkatetzak emandako ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez zehapena ezarri baitzen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua debeketutako lekuan aparkatzeagatik, traba egin gabe (Plaza de los Fueros, 12), antolamendu juridikoa urratzen zela (509/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Corellako Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak salaketari eginiko alegazioetan, kontrako frogak aurkeztu beharrean (España plazan tokirik ez zegoelako aparkatu omen zuen ibilgailua Foru plazan), udaltzain salatzaileak salaketa-orrian jasotako bertsioa egiaztatu besterik ez du egin (udaltzainak, bere aldetik, bertsio hori berretsi du eta azpimarratu egin du errekurtsogilea lehen ere salatua izan dela toki berean aparkatzeagatik), eta orain, errekurtso aldian, Udalak babesik gabe utzi duela alegatzen du, berak inoiz proposatu ez zituen froga batzuk gauzatu ez izana egotziz. Garbi dago, beraz, arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3 artikuluaren arabera, arau-hauste arinak dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenak...". Ildo beretik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra arautzen duen urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 94.3 artikuluak zehar bidez aditzera ematen du arau-haustea arintzat jo behar dela baldin eta ibilgailuak, behar ez bezala aparkaturik egon arren, ez arriskurik ez zirkulaziorako eragozpen handirik sortzen ez badu.
Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz. Kasu honetan, gainera, zilegi zen gehieneko isuna jartzea, arau-haustea behin baino gehiagotan egitea inguruabar astungarria delako.
Hirugarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Corellako Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (509/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 25ean emandako 809 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4010 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Asier Ibarrola Idoate jaunak jarri zuen, hirilurraren gaineko kontribuzioaren eta trafikoko isun batzuen ondorioz egindako zorra betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko uztailaren 5ean eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (26082/00 eta 614/01 zenbakiko zehapen espedienteak eta 2001eko 2. seihilekoko zerga). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"809 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4010 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Asier Ibarrola Idoate jaunak jarri du errekurtso hori, hirilurraren gaineko kontribuzioaren eta trafikoko isun batzuen ondorioz egindako zorra betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko uztailaren 5ean eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (26082/00 eta 614/01 zenbakiko zehapen espedienteak eta 2001eko 2. seihilekoko zerga).
Roberto Rubio jaunak egin du txostena.
Egitezko aurrekariak:
1. Asier Ibarrola Idoate jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Iruñeko Udalak 2002ko uztailaren 5ean egin zion bahitura-diligentziaren aurka. Diligentzia hori betearazpen prozedura batean eman zen, hainbat zor ordainarazteko: hirilurren gaineko 2001eko kontribuzioa (bigarren seihilekoa), eta 2000ko eta 2001eko trafiko isun batzuk (hurrenez hurren, 26082 eta 614 zenbakiko espedienteak).
2. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta bi txosten erantsi ditu (txosten bana mota bakoitzeko zorrari buruz); bere jarduketa zuzenbidearekin bat datorrela baieztatzen du txosten horietan.
3. Aldeek ez dute froga diligentziarik proposatu.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Errekurtso honetan bahitura-diligentzia bat inpugnatzen da; haren indarrez ondasun batzuei heldu zaie (kasu honetan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan errekurtsogileari itzuli behar zitzaiona), udal zerga bat eta trafikoko zenbait isun ordainarazteko. Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera bat zabaldu denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (Auzitegi Gorenaren 1992ko azaroaren 10eko epaia, RJ 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Dirubilketari buruzko 1990eko abenduaren 20ko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (gaur egun, Nafarroako Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Bestalde, jakina da bahitura-diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena, RJ 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa _Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko Epaia_), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen defentsa gabeziaren baitan daude" (AGE, 1997ko apirilaren 19koa _RJ 3151_).
Bigarrena._Errekurtsogileak bere alde alegatu du zehapena preskribatua zela eta ez zitzaizkiola jakinarazi bahitura-probidentzia, premiamendu-probidentzia eta administrazio zehapena.
Adierazi beharra dago Iruñeko Udalak eman zuen bahitura-diligentzia errekurtsogileak ordaindu gabe zituen zor batzuk ordainaraztea zuela helburu.
Lehenbizi, espedientean ageri denez, Ibarrola jaunak ez zuen ordaindu 2001eko bigarren seihilekoko hirilurren gaineko kontribuzioa. Tributu hori ordainagiriaren bidez kobratzen da aldian-aldian eta ez da beharrezkoa zergadunei banan jakinaraztea. Beste alde batetik, borondatezko epean ordaindu gabeko zor hori kobratzeko, 2001eko abenduaren 20ko premiamendu-probidentzia eman zen eta bai behar bezala jakinarazi ere 2002ko maiatzaren 23an. Zorra ordaindu ez zenez, aurrena bahitura-probidentzia eman zen 2002ko ekainaren 20an (jurisprudentzian azaldutako irizpidearen arabera, ez dago hura jakinarazi beharrik), eta gero, orain errekurritzen den bahitura-diligentzia; hau ere behar bezala jakinarazi zen, 2002ko irailaren 9an.
Hortaz, ez dago esaterik errekurtsogileak Auzitegi honetan aurkeztutako errekurtso idazkian aipatzen dituen akatsak egin direnik, eta ezinbestez berretsi behar dugu oso-osorik Udalaren jarduketa, 2001eko bigarren seihilekoko hirilurraren gaineko kontribuzioari dagokionez.
Hirugarrena._Beste zorrei buruz, zehazki, trafikoko arau-hausteengatik ezarritako bi isunei buruz, esan beharra dago 26082/2000 zenbakiko zehapen espedienteko isuna ordainarazteko premiamendu-probidentzia jakinarazteko saio bat egin zela 2001eko maiatzaren 21ean, eta ondotik jakinarazpen ediktua argitaratu zela Udalaren iragarki oholean eta 2001eko abuztuaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Ediktua argitaratu aurretik ez ziren behar bezala egin bi jakinarazpen saioak, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan aipatzen diren horiek, nahiz eta beharrezkoak izan, interesatuari berari jakinarazpena eman ordez bestelako jakinarazpen bideak erabiltzea zilegi izan dadin. Ondorioz, premiamendu-probidentzia behar bezala jakinarazi ez zenez _ezinbesteko egintza, betearazpen prozedura baliozkoa abian dela onartu ahal izateko_, bidezkoa da bahitura-diligentzia deuseztatzea, trafikoko arau-hauste batengatik irekitako 26082/2000 espedientean ezarri zen isunaren ordainarazpenari dagokionez.
Laugarrena._Trafikoko arauak hausteagatik ezarri zen bigarren isunari dagokionez (614/2001 espedientea), adierazi behar dugu isun hori betearazpen bidetik kobratzeko premiamendu-probidentzia behar zen moduan jakinarazi zela, 2001eko azaroaren 12an, eta kasu honetan ez dugula ikusten zehapenak preskribatu zuenik, alegazioetan besterik esaten bada ere. Izan ere, Iruñeko Udalak hurrenez hurren egin zituen egintzen artean ez zen behin ere iragan BSLan aurreikusten den urtebeteko epea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: zati batean baiestea Asier Ibarrola Idoate jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak 2002ko uztailaren 5ean egin zion bahitura-diligentziaren aurkakoa, zeina betearazpen prozedura batean eman baitzen hainbat zor ordainarazteko: 2001eko bigarren seihilekoko hirilurraren gaineko kontribuzioa eta 2000ko eta 2001eko trafiko isun batzuk (hurrenez hurren, 26082 eta 614 espedienteak). Diligentzia hori deuseztatzen dugu 2000ko 26082 espedientean sortutako zorrari dagokionez, eta gainerakoan berretsi egiten dugu.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 5ean emandako 1044 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4271 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan Carlos Pablos Rodríguez jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 13an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2002ko maiatzaren 16an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (23319/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1044 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4271 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Carlos Pablos Rodríguez jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 13an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2002ko maiatzaren 16an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (23319/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da berraztertzeko errekurtso bat ezetsi zuen ebazpenaren aurka. Berraztertzeko errekurtso horretan, Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentzia bat inpugnatu zen, borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpen bidetik ordainaraztea helburu zuena (premiamenduagatiko %20ko errekargua eta berandutza korrituak gehituta). Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, goian aipatu zehapen espedientean. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Bada, dekretu horren 89.1 artikuluak dioenez, "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Aurkapenaren zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Dirubilketari buruzko Foru Erregelamenduaren 89.1 artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 2001eko azaroaren 8an (Esteban Pablos Hernández jaunak, interesatuaren aitak jaso zuen jakinarazpena). Haren aurka 4688/01 zenbakiko berraztertze errekurtsoa jarri zen eta errekurtso hori ezetsi zuen ebazpena 2002ko urtarrilaren 25ean jakinarazi zen; orduan ere errekurtsogilearen aitak hartu zuen jakinarazpena. Ebazpen horren aurka, ez da inon ageri Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri denik, ez Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari errekurtsoa aurkeztu zaionik ere. Ondorioz, antolamendu juridikoak borondatez ordaintzeko ematen duen epea iraganik, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea. Bestalde, ez dugu antzeman preskripzioa gertatu denik zehapen prozedura gaizki tramitatzeagatik, ez eta ordaintzeko epea luzatu denik, ez eta bestelako akatsik ere, ofizioz ere Auzitegi honek aintzat hartu beharko lukeenik. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Juan Carlos Pablos Rodríguez jaunak jarri duena, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi zuen ebazpenaren aurka; berraztertzeko errekurtsoaren bitartez Iruñeko Udalaren premiamendu-probidentzia bat inpugnatu zen, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko emana. Egintza hori berretsi behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 12an emandako 1149 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4203 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, 3.500 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (510/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1149 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamabian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4203 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, 3.500 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (510/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten aurka jarri da; horren bidez zehapena ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua debeketutako tokian aparkatzeagatik (Geltokiko auzoko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz, debeku baita 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak hiri barnean aparkatzea (510/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Altsasuko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak ez zuen alegaziorik aurkeztu prozedurako aldi egokian (salaketa jakinarazi ondoko hamabost egun baliodunetan; 2002ko ekainaren 25ean egin zen salaketa eta uztailaren 26an jakinarazi, posta ziurtatuaren bidez, Altsasuko _Nafarroa_ Félix Arano kaleko 4an, 4. solairuko ezkerraldeko atean, eta interesatuak berak jaso eta sinatu zuen, postariari izena, bi deiturak eta NAN zenbakia emanez bere burua identifikatu eta gero). Orain ere, errekurtsoko aldian, ez du kontrako frogarik ekarri; ibilgailua industrialdearen barnean zegoela baieztatu du baina inola ere ez du frogatu. Beraz, bistan da arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Artikulu horrekin lotuta aztertu behar dugu Altsasuko Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 33. artikulua (Udalak 2002ko otsailaren 27ko bilkuran onetsi zuen eta 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 10ean). Izan ere, hizpide dugun arau-haustearen tipifikazioa artikulu horretan dago (33. artikulua._"Arau orokor gisa, debeku da 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuak udal mugapeko kaleetan aparkatzea, industrialdeetako kaleetan izan ezik").
Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.
Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka jarria (510/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 12an emandako 1150 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4205 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, 3.500 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (266/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1150 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamabian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4205 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, 3.500 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (266/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten aurka jarri da; horren bidez zehapena ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua debeketutako tokian aparkatzeagatik (Geltokiko auzoko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz, debeku baita 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak hiri barnean aparkatzea (266/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Altsasuko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak ez zuen alegaziorik aurkeztu prozedurako aldi egokian (salaketa jakinarazi ondoko hamabost egun baliodunetan; 2002ko ekainaren 24an egin zen salaketa eta uztailaren 26an jakinarazi, posta ziurtatuaren bidez, Altsasuko _Nafarroa_ Félix Arano kaleko 4an, 4. solairuko ezkerraldeko atean, eta interesatuak berak jaso eta sinatu zuen, postariari izena, bi deiturak eta NAN zenbakia emanez bere burua identifikatu eta gero). Orain ere, errekurtsoko aldian, ez du kontrako frogarik ekarri; ibilgailua industrialdearen barnean zegoela baieztatu du baina inola ere ez du frogatu. Beraz, bistan da arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Artikulu horrekin lotuta aztertu behar dugu Altsasuko Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 33. artikulua (Udalak 2002ko otsailaren 27ko bilkuran onetsi zuen eta 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 10ean). Izan ere, hizpide dugun arau-haustearen tipifikazioa artikulu horretan dago (33. artikulua._"Arau orokor gisa, debeku da 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuak udal mugapeko kaleetan aparkatzea, industrialdeetako kaleetan izan ezik").
Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.
Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka jarria (266/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 12an emandako 1151 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4208 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, 3.500 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (506/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1151 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamabian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4208 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, 3.500 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (506/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten aurka jarri da; horren bidez zehapena ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua debeketutako tokian aparkatzeagatik (Geltokiko auzoko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz, debeku baita 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak hiri barnean aparkatzea (506/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Altsasuko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak ez zuen alegaziorik aurkeztu prozedurako aldi egokian (salaketa jakinarazi ondoko hamabost egun baliodunetan; 2002ko ekainaren 24an egin zen salaketa eta uztailaren 26an jakinarazi, posta ziurtatuaren bidez, Altsasuko _Nafarroa_ Félix Arano kaleko 4an, 4. solairuko ezkerraldeko atean, eta interesatuak berak jaso eta sinatu zuen, postariari izena, bi deiturak eta NAN zenbakia emanez bere burua identifikatu eta gero). Orain ere, errekurtsoko aldian, ez du kontrako frogarik ekarri; ibilgailua industrialdearen barnean zegoela baieztatu du baina inola ere ez du frogatu. Beraz, bistan da arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Artikulu horrekin lotuta aztertu behar dugu Altsasuko Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 33. artikulua (Udalak 2002ko otsailaren 27ko bilkuran onetsi zuen eta 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 10ean). Izan ere, hizpide dugun arau-haustearen tipifikazioa artikulu horretan dago (33. artikulua._"Arau orokor gisa, debeku da 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuak udal mugapeko kaleetan aparkatzea, industrialdeetako kaleetan izan ezik").
Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.
Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka jarria (506/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 5ean emandako 1045 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4272 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (741/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1045 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4272 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (741/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten aurka jarri da; horren bidez zehapena ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua debeketutako tokian aparkatzeagatik (Geltokiko auzoko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz, debeku baita 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak hiri barnean aparkatzea (741/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Altsasuko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute. Egia da egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu aparkaldi mugatuaren kontrolatzaile edo zaintzaileengana (kasu honetan, 11 eta 10 zenbakiko udaltzain laguntzaileak), berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (R.Ar. 7639/1991) eta 1993ko azaroaren 23koan (R.Ar. 8883/1993), besteak beste, adierazi duen bezala. Beraz, haien salaketek edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira. Nolanahi ere, administratuak duen errugabetasun ustea ezabatzeko, Udalak udaltzain laguntzaileen aitorpen hutsetik haratagoko elementuak erabili ditu, hala nola errekurtsogileak alegaziorik aurkeztu ez izana prozedurako aldi egokian (salaketa jakinarazi ondoko hamabost egun baliodunetan; 2002ko uztailaren 26an jakinarazi zitzaion, posta ziurtatuaren bidez, Altsasuko _Nafarroa_ Félix Arano kaleko 4an, 4. solairuko ezkerraldeko atean, eta interesatuak berak jaso eta sinatu zuen, postariari izena, bi deiturak eta NAN zenbakia emanez bere burua identifikatu eta gero). Orain ere, errekurtsoko aldian, ez du salatutako gertaerak gezurtatzeko bertsio sinesgarririk ekarri; ibilgailua industrialdearen barnean zegoela baieztatu du baina inola ere ez du frogatu.
Horren haritik komeni da hitzez hitz aipatzea Auzitegi Goreneko Hirugarren Sailak 1999ko irailaren 22ko Epaiaren (410/1 erref., Actualidad Jurídica Aranzadi) zuzenbideko oinarrietatik seigarrenaren atal batean esan zuena, arestian aipatu ditugun epaietan bildutako doktrina sendotzen baitu, kontrolatzaile edo zaintzaileek egiten dituzten salaketei froga gisa eman behar zaien garrantzia argi eta garbi aintzatetsiz: "Irizpide gisara ez da onargarria trafikoaren kontrolatzaile batek egindako salaketa honelako arau-haustea egiaztatzeko batere indarrik ez duela esatea; era berean, ez litzateke onargarria izanen edozein herritarrek arau-haustea egiten ikusi eta hura salatzen badu haren salaketak baliorik ez duela esatea. Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan arau orokor gisa aurreikusten denez, bide segurtasunaren arloko zehapen prozedura hasi, ofizioz hasten ahal da, edo trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzaren agenteek eskaturik, edo gertaeren lekuko izandako beste edozein herritarrek eskaturik. Lekukoen salaketa beti ere kontuan hartu beharreko froga-elementua da, salaketa egiaztatu edo gezurtatzeko kontuan har daitezkeen gainerako inguruabarrekin batera, eta balorazio diskrezionalerako elementua ere bada _zentzuz aintzatetsi beharrekoa baina_ egitateagatik zehapena ezartzeko eskumena duen administrazio organoarentzat (...)".
Bestalde, auzitegi nagusien jurisprudentzian, Auzitegi Gorenak ezarritako jurisprudentziazko doktrinarekin bat etorriz, sarri adierazi izan da BSLren 75.1 artikuluak aukera ematen duela edozein pertsonaren salaketaren bidez zehapen prozedura hasteko, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 80. artikuluak dioenari jarraituz, "prozedura ebazteko garrantzia duten gertaerak zuzenbidean onartzen den edozein frogabide erabiliz egiaztatu ahal izanen dira". Horren arabera, zirkulazioaren zaintzailea bezalako herritar baten lekukotasuna (kasu honetan, bi izan dira) legebidezko frogatzat jo behar da; agintariei eta haien agenteei zor zaien egiazkotasun ustea ez dagokion arren (BSLren 76. artikulua), badu frogatzeko indarra, eta hori horrela izanen da, batez ere, 2001eko azaroaren 28ko AGEk azpimarratzen duen bezala (R.Ar. 9800/2001), beste alderdiak ez badu frogatzen, salatutako gertaerarekin kontrajarritako beste gertaera baten bitartez, hura ezin gerta zitekeela edo nekez gerta zitekeela. Horregatik, 11 eta 10 zenbakiko udaltzain laguntzaileen salaketa eta berari egiantza ematen dioten gainerako inguruabarrak, arestian azaldu ditugunak, aski ditugu arau-haustea egin zela ondorioztatzeko.
Bigarrena._Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Artikulu horrekin lotuta aztertu behar dugu Altsasuko Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 33. artikulua (Udalak 2002ko otsailaren 27ko bilkuran onetsi zuen eta 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 10ean). Izan ere, hizpide dugun arau-haustearen tipifikazioa artikulu horretan dago (33. artikulua._"Arau orokor gisa, debeku da 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuak udal mugapeko kaleetan aparkatzea, industrialdeetako kaleetan izan ezik").
Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.
Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka jarria (741/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 5ean emandako 1028 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4273 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (591/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1028 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4273 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (591/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten aurka jarri da; horren bidez zehapena ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua debeketutako tokian aparkatzeagatik (Geltokiko auzoko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz, debeku baita 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak hiri barnean aparkatzea (591/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Altsasuko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute. Egia da egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu aparkaldi mugatuaren kontrolatzaile edo zaintzaileengana (kasu honetan, 11 zenbakiko udaltzain laguntzailea), berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (R.Ar. 7639/1991) eta 1993ko azaroaren 23koan (R.Ar. 8883/1993), besteak beste, adierazi duen bezala. Beraz, haien salaketek edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira. Nolanahi ere, administratuak duen errugabetasun ustea ezabatzeko, Udalak udaltzain laguntzailearen aitorpen hutsetik haratagoko elementuak erabili ditu, hala nola errekurtsogileak alegaziorik aurkeztu ez izana prozedurako aldi egokian (salaketa jakinarazi ondoko hamabost egun baliodunetan; 2002ko uztailaren 26an jakinarazi zitzaion, posta ziurtatuaren bidez, Altsasuko _Nafarroa_ Félix Arano kaleko 4an, 4. solairuko ezkerraldeko atean, eta interesatuak berak jaso eta sinatu zuen, postariari izena, bi deiturak eta NAN zenbakia emanez bere burua identifikatu eta gero). Orain ere, errekurtsoko aldian, ez du salatutako gertaerak gezurtatzeko bertsio sinesgarririk ekarri; ibilgailua industrialdearen barnean zegoela baieztatu du baina inola ere ez du frogatu.
Horren haritik komeni da hitzez hitz aipatzea Auzitegi Goreneko Hirugarren Sailak 1999ko irailaren 22ko Epaiaren (410/1 erref., Actualidad Jurídica Aranzadi) zuzenbideko oinarrietatik seigarrenaren atal batean esan zuena, arestian aipatu ditugun epaietan bildutako doktrina sendotzen baitu, kontrolatzaile edo zaintzaileek egiten dituzten salaketei froga gisa eman behar zaien garrantzia argi eta garbi aintzatetsiz: "Irizpide gisara ez da onargarria trafikoaren kontrolatzaile batek egindako salaketa honelako arau-haustea egiaztatzeko batere indarrik ez duela esatea; era berean, ez litzateke onargarria izanen edozein herritarrek arau-haustea egiten ikusi eta hura salatzen badu haren salaketak baliorik ez duela esatea. Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan arau orokor gisa aurreikusten denez, bide segurtasunaren arloko zehapen prozedura hasi, ofizioz hasten ahal da, edo trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzaren agenteek eskaturik, edo gertaeren lekuko izandako beste edozein herritarrek eskaturik. Lekukoen salaketa beti ere kontuan hartu beharreko froga-elementua da, salaketa egiaztatu edo gezurtatzeko kontuan har daitezkeen gainerako inguruabarrekin batera, eta balorazio diskrezionalerako elementua ere bada _zentzuz aintzatetsi beharrekoa baina_ egitateagatik zehapena ezartzeko eskumena duen administrazio organoarentzat (...)".
Bestalde, auzitegi nagusien jurisprudentzian, Auzitegi Gorenak ezarritako jurisprudentziazko doktrinarekin bat etorriz, sarri adierazi izan da BSLren 75.1 artikuluak aukera ematen duela edozein pertsonaren salaketaren bidez zehapen prozedura hasteko, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 80. artikuluak dioenari jarraituz, "prozedura ebazteko garrantzia duten gertaerak zuzenbidean onartzen den edozein frogabide erabiliz egiaztatu ahal izanen dira". Horren arabera, zirkulazioaren zaintzailea bezalako herritar baten lekukotasuna legebidezko frogatzat jo behar da; agintariei eta haien agenteei zor zaien egiazkotasun ustea ez dagokion arren (BSLren 76. artikulua), badu frogatzeko indarra, eta hori horrela izanen da, batez ere, 2001eko azaroaren 28ko AGEk azpimarratzen duen bezala (R.Ar. 9800/2001), beste alderdiak ez badu frogatzen, salatutako gertaerarekin kontrajarritako beste gertaera baten bitartez, hura ezin gerta zitekeela edo nekez gerta zitekeela. Horregatik, 11 zenbakiko udaltzain laguntzailearen salaketa eta berari egiantza ematen dioten gainerako inguruabarrak, arestian azaldu ditugunak, aski ditugu arau-haustea egin zela ondorioztatzeko.
Bigarrena._Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Artikulu horrekin lotuta aztertu behar dugu Altsasuko Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 33. artikulua (Udalak 2002ko otsailaren 27ko bilkuran onetsi zuen eta 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 10ean). Izan ere, hizpide dugun arau-haustearen tipifikazioa artikulu horretan dago (33. artikulua._"Arau orokor gisa, debeku da 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuak udal mugapeko kaleetan aparkatzea, industrialdeetako kaleetan izan ezik").
Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.
Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka jarria (591/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 5ean emandako 1029 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4274 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (733/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1029 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4274 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (733/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten kontra, 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna ezarri baitzuen 733/02 zenbakiko zehapen espedientean, trafikoko arau-hauste arina egiteagatik, alegia, 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik (Geltokiko auzoko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditu eta, beraren ustez aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, ebazpena deusezta dadila eskatu du.
2. Altsasuko Udalak espedientea bidali du, bere jarduketaren aurrekariekin batera, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Egia da egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu trafikoaren kontrolatzaile edo zaintzaileengana (kasu honetan, Altsasuko 10 zenbakiko udaltzain laguntzailea), ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu. Beraien salaketek, edozein herritarrek egin dezakeenak bezalaxe, berez ez dute aski indar salatzen diren gertaerak kreditatzeko, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia _R.Ar. 7639_ eta 1993ko azaroaren 23koa _R.Ar. 8883_, beste askoren artean). Nolanahi ere, gertaerak ikusi dituen edozein pertsonaren salaketa, Goi Auzitegiak azpimarratzen duen bezala, kontuan hartu beharreko froga elementua da eta salaketari egiantza eman edo kentzen dioten gainerako inguruabarrekin batera aztertu behar da (AGren 1999ko irailaren 22ko Epaia _R.Ar. 6728_).
Hala gertatu da kasu honetan, udaltzain laguntzailearen salaketa ez baita gezurtatu errekurtsogilearen adierazpenen bitartez. Errekurtsogileak ez zuen nahi izan alegaziorik aurkeztu salaketaren aurka (horrenbestez, salatzaileak ez zuen egin beharrik izan Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79.2 artikuluan aipatzen den berrespena), eta orain ere, errekurtsoko bidean, ez du gertaerei buruz bestelako bertsio sinesgarririk eskaini. Adierazi du ibilgailua kanpoaldean aparkatu zuela, beraren ustez _geltokiko auzoan_ eta, gainera, "industrialdearen barnean", baina baieztapen funtsgabea egin du. Izan ere, berak ez du inola ere frogatu baieztatzen duena eta Auzitegi honi ere ez dio froga aldirik eskatu alderdi hori zehazteko. Azken batean, nabaria da zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Gainerakoan, zehapen espedientearen hasiera posta zerbitzuaren bidez jakinarazi zitzaion interesatuari, 2002ko uztailaren 26an, eta horrenbestez tramitea betetzat eman zen.
Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar (arau-hauste arinena hiru hilabeteko epea da, arau-hauste larriena sei hilabetekoa eta arau-hauste oso larriena urtebetekoa, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 19/2001 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da, salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.
Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluan (in fine) eta Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluan xedaturik dagoenez. Kasu honetan ez da horrelakorik gertatu.
Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditu eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzan zehazten ahal da. Arau hori garatuz, Altsasuko udalerrian indarra duen trafikoari buruzko udal ordenantzak (2000ko ekainaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 70 zenbakikoa) debekatu egiten du, 33. artikuluan, 3.500 kg-tik gorako GPBa duten ibilgailuak udal mugapean aparkatzea, industrialdean izan ezik.
Bestalde, Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Arau juridiko hori oraingo honetan Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 E.D.) 91.3 artikuluari lotu behar zaio. Honen interpretazioak zehar bidez aditzera ematen du arau-haustea arintzat jo behar dela baldin eta ibilgailuak, debeku den lekuan gelditu edo aparkaturik egon arren, ez badu arriskurik ez zirkulaziorako eragozpen handirik sortzen.
Bestalde, esan behar da arau-hauste arinengatik 91 eurora (15.141 pezeta) arteko isuna jartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluak dioenez (abenduaren 19ko 19/2001 Legean xedatutakoari jarraikiz idatzitako testuan), eta oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri dela. Zenbateko hori, Auzitegi honen ustez, behar bezala graduaturik dago.
Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak ezartzen dituen formazko baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkeztu eta frogak proposatzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste arin batengatik isuna ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (733/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 5ean emandako 1030 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4275 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (581/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1030 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4275 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (581/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten kontra, 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna ezarri baitzuen 581/02 zenbakiko zehapen espedientean, trafikoko arau-hauste arina egiteagatik, alegia, 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik (Geltokiko auzoko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditu eta, beraren ustez aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, ebazpena deusezta dadila eskatu du.
2. Altsasuko Udalak espedientea bidali du, bere jarduketaren aurrekariekin batera, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Egia da egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu trafikoaren kontrolatzaile edo zaintzaileengana (kasu honetan, Altsasuko 10 zenbakiko udaltzain laguntzailea), ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu. Beraien salaketek, edozein herritarrek egin dezakeenak bezalaxe, berez ez dute aski indar salatzen diren gertaerak kreditatzeko, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia _R.Ar. 7639_ eta 1993ko azaroaren 23koa _R.Ar. 8883_, beste askoren artean). Nolanahi ere, gertaerak ikusi dituen edozein pertsonaren salaketa, Goi Auzitegiak azpimarratzen duen bezala, kontuan hartu beharreko froga elementua da eta salaketari egiantza eman edo kentzen dioten gainerako inguruabarrekin batera aztertu behar da (AGren 1999ko irailaren 22ko Epaia _R.Ar. 6728_).
Hala gertatu da kasu honetan, udaltzain laguntzailearen salaketa ez baita gezurtatu errekurtsogilearen adierazpenen bitartez. Errekurtsogileak ez zuen nahi izan alegaziorik aurkeztu salaketaren aurka (horrenbestez, salatzaileak ez zuen egin beharrik izan Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79.2 artikuluan aipatzen den berrespena), eta orain ere, errekurtsoko bidean, ez du gertaerei buruz bestelako bertsio sinesgarririk eskaini. Adierazi du ibilgailua kanpoaldean aparkatu zuela, beraren ustez _geltokiko auzoan_ eta, gainera, "industrialdearen barnean", baina baieztapen funtsgabea egin du. Izan ere, berak ez du inola ere frogatu baieztatzen duena eta Auzitegi honi ere ez dio froga aldirik eskatu alderdi hori zehazteko. Azken batean, nabaria da zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Gainerakoan, zehapen espedientearen hasiera posta zerbitzuaren bidez jakinarazi zitzaion interesatuari, 2002ko uztailaren 26an, eta horrenbestez tramitea betetzat eman zen.
Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar (arau-hauste arinena hiru hilabeteko epea da, arau-hauste larriena sei hilabetekoa eta arau-hauste oso larriena urtebetekoa, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 19/2001 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da, salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.
Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluan (in fine) eta Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluan xedaturik dagoenez. Kasu honetan ez da horrelakorik gertatu.
Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditu eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzan zehazten ahal da. Arau hori garatuz, Altsasuko udalerrian indarra duen trafikoari buruzko udal ordenantzak (2000ko ekainaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 70 zenbakikoa) debekatu egiten du, 33. artikuluan, 3.500 kg-tik gorako GPBa duten ibilgailuak udal mugapean aparkatzea, industrialdean izan ezik.
Bestalde, Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Arau juridiko hori oraingo honetan Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 E.D.) 91.3 artikuluari lotu behar zaio. Honen interpretazioak zehar bidez aditzera ematen du arau-haustea arintzat jo behar dela baldin eta ibilgailuak, debeku den lekuan gelditu edo aparkaturik egon arren, ez badu arriskurik ez zirkulaziorako eragozpen handirik sortzen.
Bestalde, esan behar da arau-hauste arinengatik 91 eurora (15.141 pezeta) arteko isuna jartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluak dioenez (abenduaren 19ko 19/2001 Legean xedatutakoari jarraikiz idatzitako testuan), eta oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri dela. Zenbateko hori, Auzitegi honen ustez, behar bezala graduaturik dago.
Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak ezartzen dituen formazko baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkeztu eta frogak proposatzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste arin batengatik isuna ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (581/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 5ean emandako 1031 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4276 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (43/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1031 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4276 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (43/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten aurka jarri da; horren bidez zehapena ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua debeketutako tokian aparkatzeagatik (Geltokiko kaleko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz, debeku baita 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak hiri barnean aparkatzea (43/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Altsasuko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak ez zuen alegaziorik aurkeztu prozedurako aldi egokian (salaketa jakinarazi ondoko hamabost egun baliodunetan; 2002ko uztailaren 3an egin zen salaketa eta uztailaren 26an jakinarazi, posta ziurtatuaren bidez, Altsasuko _Nafarroa_ Félix Arano kaleko 4an, 4. solairuko ezkerraldeko atean, eta interesatuak berak jaso eta sinatu zuen, postariari izena, bi deiturak eta NAN zenbakia emanez bere burua identifikatu eta gero). Orain ere, errekurtsoko aldian, ez du kontrako frogarik ekarri; ibilgailua industrialdearen barnean zegoela baieztatu du baina inola ere ez du frogatu. Beraz, bistan da arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Artikulu horrekin lotuta aztertu behar dugu Altsasuko Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 33. artikulua (Udalak 2002ko otsailaren 27ko bilkuran onetsi zuen eta 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 10ean). Izan ere, hizpide dugun arau-haustearen tipifikazioa artikulu horretan dago (33. artikulua._"Arau orokor gisa, debeku da 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuak udal mugapeko kaleetan aparkatzea, industrialdeetako kaleetan izan ezik").
Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.
Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Altsasuko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka jarria (43/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 5ean emandako 1032 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4277 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Oraa López jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (889/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1032 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4277 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Oraa López jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (889/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Altsasuko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 3an emandako ebazpen baten kontra, 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna ezarri baitzuen 889/02 zenbakiko zehapen espedientean, trafikoko arau-hauste arina egiteagatik, alegia, 3.500 kilogramotik gorako gehieneko pisu baimendua zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik (Geltokiko auzoko biribilgunean), antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditu eta, beraren ustez aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, ebazpena deusezta dadila eskatu du.
2. Altsasuko Udalak espedientea bidali du, bere jarduketaren aurrekariekin batera, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Salatutako gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak xedatzen duenez, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteek eginiko salaketek egiazkotasun ustea dute eta salatutako gertaeren fede ematen dute, baldin eta kontrako frogarik ez badago.
Interesatuak aukera izan zuenean ez zuen alegaziorik aurkeztu nahi izan salaketaren kontra; ondorioz, salatzaileak ez zuen egin beharrik izan Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79.2 artikuluak aipatzen duen berrespena. Orain ere, errekurtsoko bidean, interesatuak ez du kontrako frogarik batere ekarri. Ibilgailua "industrialdearen barnean" zegoela baieztatu besterik ez du egin, adierazpen hori inola ere frogatu gabe. Ez dago ukatzerik zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Bestalde, egia da agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketak berehala jakinarazi behar direla, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina, bidezko arrazoiak daudenean, geroago jakinarazten ahal dira eta arrazoiak salaketa-orrian agerrarazi behar dira (kasu honetan, arau-hauslea salaketaren tokian ez egotea).
Nolanahi ere, zehapen espedientearen hasiera posta zerbitzuaren bidez jakinarazi zitzaion interesatuari, 2002ko uztailaren 26an, eta horrenbestez tramitea betetzat eman zen.
Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar (arau-hauste arinena hiru hilabeteko epea da, arau-hauste larriena sei hilabetekoa eta arau-hauste oso larriena urtebetekoa, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 19/2001 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da, salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.
Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluan (in fine) eta Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluan xedaturik dagoenez. Kasu honetan ez da horrelakorik gertatu.
Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditu eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzan zehazten ahal da. Arau hori garatuz, Altsasuko udalerrian indarra duen trafikoari buruzko udal ordenantzak (2000ko ekainaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 70 zenbakikoa) debekatu egiten du, 33. artikuluan, 3.500 kg-tik gorako GPBa duten ibilgailuak udal mugapean aparkatzea, industrialdean izan ezik.
Bestalde, Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Arau juridiko hori oraingo honetan Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 E.D.) 91.3 artikuluari lotu behar zaio. Honen interpretazioak zehar bidez aditzera ematen du arau-haustea arintzat jo behar dela baldin eta ibilgailuak, debeku den lekuan gelditu edo aparkaturik egon arren, ez badu arriskurik ez zirkulaziorako eragozpen handirik sortzen.
Bestalde, esan behar da arau-hauste arinengatik 91 eurora (15.141 pezeta) arteko isuna jartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluak dioenez (abenduaren 19ko 19/2001 Legean xedatutakoari jarraikiz idatzitako testuan), eta oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri dela. Zenbateko hori, Auzitegi honen ustez, behar bezala graduaturik dago.
Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak ezartzen dituen formazko baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkeztu eta frogak proposatzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste arin batengatik isuna ezartzeko Altsasuko Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (889/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 18anemandako 1218 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4804 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Elena Gorrochategui Baselga andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abenduaren 21ean emandako ebazpenaren aurkakoa (36125/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1218 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hemezortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4804 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Elena Gorrochategui Baselga andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abenduaren 21ean emandako ebazpenaren aurkakoa (36125/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, zinegotzi berak ezarritako zehapenaren aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean abuztuaren 20an argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak isuna jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik, alegia, ibilgailua gaizki aparkatuta uzteagatik, bigarren ilaran, gidaririk gabe, zama-lanetarako tokiaren ondoan (Baiona etorbidea-Letyana), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak, aplikagarritzat jotzen dituen oinarriak azaldu eta gero, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen funtzionarioak datu adierazgarriak aurkeztu ditu (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako arau juridikoa...). Interesatuak, berriz, ez zuen alegaziorik egin horretarako aukera izan zuenean (horrenbestez bere aldeko errugabetasun ustea indargabetu zuen, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 Epaiak dioen bezala), eta errekurtso honetan ere, ez du aurkako frogarik ekarri. Beraz, ezbairik gabe arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den bezalaxe egin zen.
Bigarrena._BSLren 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "arriskua sortu edota trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuetan ibilgailuak gelditu edo aparkatzea". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zehazten dira ibilgailuen geldialdi edo aparkaldiek arriskua sortu edo trafikoari arrisku larria egiten dioten kasuak. Oraingoan kasu horietako bat salatu da, 91. artikuluko 2.h) idatz-zatian ageri dena hain zuzen ere.
Arau-hauste larriak egiteagatik 301 euro (50.082 pezeta) arteko isunak ezar daitezke, lege beraren 67.1 artikuluan xedatzen denez. Ezarri den zehapena horrelako arau-hausteei dagozkien zenbatekoetatik txikienean graduatu da ia-ia. Bestalde, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira, eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailua nork gidatzen zuen esateko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72, 77 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Izan ere, interesatua ibilgailuen udal altxatokira autoaren bila joan zenean salaketaren jakinarazpena eman zioten eta berak ez zuen sinatu nahi izan, baina hori ez da oztopo tramitea betetzat emateko.
Beste alde batetik, errekurtsogileak arau-haustearen preskripzioa alegatu duenez gero, horren aurrean esan behar dugu gertaerak 2001eko urriaren 10ean izan zirela eta salaketa egun berean jakinarazi zitzaiola arau-hausleari. Hiru hilabeteko preskripzio epea lehenbizikoz eten zen zehapen ebazpena interesatuari berari jakinarazteko saio huts eginen ondorioz (2001eko abenduaren 26an eta 28an egin ziren), eta bigarrenez, zehapena 2002ko martxoaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenean ordezko jakinarazpena egiteko. Kontuan izanik, bada, Administrazioak eginiko jarduketak eta Bide Segurtasunari buruzko Legean nahiz trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduan (81.1 artikuluan eta 18.1 artikuluan, hurrenez hurren) zirkulazioko arau-hausteei ezartzen zaien hiru hilabeteko preskripzio epea eteteko eta berriz iragateko erregimena, ondorio gisa esan behar dugu zehapen prozedura tramitatu bitartean behin ere ez zela gertatu aztertzen ari garen arau-haustearen preskripziorik. Ez dago onartzerik, beraz, alderdi errekurtsogilearen asmoa, eta bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak emandako zehapenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 18an emandako 1220 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4808 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Lucía Ezcurra Quintana andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abenduaren 21ean emandako ebazpenaren aurka jarria (29711/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1220 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hemezortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4808 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Lucía Ezcurra Quintana andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abenduaren 21ean emandako ebazpenaren aurka jarria (29711/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, zinegotzi berak ezarritako zehapenaren aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean abuztuaren 20an argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak isuna jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik, alegia, ibilgailua gaizki aparkatuta uzteagatik, aparkaldi mugatuko eremuan, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe (Pio XII. etorbidea, 1). Interesatuak, aplikagarritzat jotzen dituen oinarriak azaldu eta gero, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen funtzionarioak garrantzizko hainbat datu aurkeztu zituen (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako manu juridikoa...), eta salaketaren alderdi guztiak berretsi ditu, behin interesatuak alegazioak aurkeztutakoan; errekurtso honetan ere interesatuak ez du egiazkotasun ustea indargabetu, ez baitu kontrako frogarik aurkeztu. Beraz, garbi dago arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den bezala egin zela.
Bigarrena._Toki entitateek udal ordenantzetan ezartzen ahal dute hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea, ahalmen hori eman baitzaie Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2. xedapen gehigarrian, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 7 eta 38.4 artikuluetan (martxoaren 24ko 5/1997 Legeak eraldatutako testua) eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 93 eta 94. artikuluetan. Gainera, trafikoaren arazoak ekiditeko neurriak hartzen ahal dituzte, besteak beste, aparkatzeko ordutegi mugatuak ezartzea, eta bai neurri zuzentzaileak ere, besteak beste, ibilgailuak kentzea edo ibilgetzea, aparkaldi mugatuko eremuetan aparkatzen badira horretarako baimen-titulurik eduki gabe, edo baimendutako aldia baino luzaroago aparkaturik irauten dutenean. Legearen aurreikuspen horiek garatzeko, eta aparkatzeko tokiak erabiltzaileen artean ahalik ongien bana daitezen egunean zehar, Iruñeko Udalak aparkaldi mugatuko eta murriztuko aldeak arautzen dituen Udal Ordenantza onetsi du (1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen). Ordenantzaren 23.1 artikuluaren arabera, oraingoan salatu den egintza arau-haustea da.
Aztertzen ari garen arau-haustea, Bide Segurtasunari buruzko 65.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, arina da, eta halaxe kalifikatu du Udalak. Arau-hauste arinengatik 91 eurora (15.141 pezeta) arteko isuna jartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluak dioenez, eta oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da. Beraz, antzeko kasuetan Auzitegi honek azaldu izan duen irizpidearekin bat, isunaren zenbatekoa bere hartan mantendu behar da. Bestalde, Zenbateko hori, Auzitegi honen ustez, behar bezala graduaturik dago. Bestalde, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira, eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailua nork gidatzen zuen esateko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, BSLren 72, 77 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Izan ere, interesatua ibilgailuen udal altxatokira autoaren bila joan zenean salaketaren jakinarazpena eman zioten eta berak ez zuen sinatu nahi izan, baina hori ez da oztopo tramitea betetzat emateko.
Hirugarrena._Alderdi interesatuak prozeduraren iraungipena alegatu du. Hori dela eta, 4/1999 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: (...) 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpenik jakinarazi ez bada, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".
Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.
Gainera, esku artean dugun kasuan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2000ko azaroaren 15ean emandako epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrenaren zati bat aipatzea komeni da (R. Ar. 10064). Legearen intereseko kasazio errekurtso batean eman zen epai hori, eta Administrazio Publikoak trafikoaren arloan egiten dituen zehapen prozedurak iraungitzeko epeak zenbatzeko lege-doktrina ezarri zuen: "(...) salaketa egin eta berehala salatuari jakinarazten bazaio, zehapen espedientea aldi berean hasiko da; bestela, zehapen espedientea ez da hasiko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo udalak erabaki egokia hartu arte" (espedientea hasteko erabakiaz ari da).
Horiek horrela, esku arteko kasu zehatzera etorrita, errekurtsogilearen aurkako prozedura 2001eko abuztuaren 18an hasi zela joko dugu (zehapen espedientea abiarazteko erabakirik ezean). Zehapen ebazpena interesatuari berari jakinarazteko lehenbiziko saioa 2001eko abenduaren 26an egin zen. Hortaz, ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko saioa antolamendu juridikoak ezarritako sei hilabeteko epea bukatu aurretik egin zen, eta horregatik ez da bidezkoa zehapen espediente honen iraungipenik deklaratzea.
Laugarrena._Azkenik, interesatuak BSLren 81.1 artikuluan aurreikusten den preskripzioa alegatu du. Hori dela eta, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak honakoa ezartzen du: "Arau-hauslea zehatzeko ekintzak hiru hilabeteren buruan preskribatzen du, arau-haustea egiten den egunetik hasita. Preskripzio-epe hori eten eginen da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, baldin eta salatua jarduketa horren jakitun bada; edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean, edo 78. artikuluan ezarritako eran jakinarazpena egiten denean".
Bestalde, trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluak honela dio: "Arau-hausleak zehatzeko ekintzak hiru hilabeteren buruan preskribatzen du, arau-haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen prozedura hasi baino lehen, eta hura egin bitartean, arau-hausteak preskribatu ote duen begiratuko da eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.
Preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.
Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".
Beste alde batetik, jakinarazpenetarako helbideari dagokionez, BSLren 78. artikuluak eta trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduaren 11. artikuluak hauxe diote: "1. Jakinarazpenak egiteko orduan, gidariaren eta ibilgailuaren titularraren helbidetzat joko dira interesatuek berariaz adierazitakoak, edo, horrelakorik ezean, gidarien eta arau-hausleen erregistroetan ageri den helbidea eta ibilgailuen erregistroetan ageri dena, hurrenez hurren.
Ibilgailuen nahiz gida baimenen titularrak behartuta daude helbide aldaketak jakinaraztera.
2. Egiten diren unean jakinarazten ez diren salaketen jakinarazpenak, eta zehapen prozedurako gainerakoak, artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatutako helbidera bidaliko dira, eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako arauak eta betekizunak beteko dituzte".
Aipatu xedapen horiek ikusirik, eta errekurtsogileak arau-haustearen preskripzioaren institutu juridikoa gauzatu dela alegatu duenez gero, horri erantzunez ondokoa esan behar dugu: salaketa 2001eko abuztuaren 18an egin zen eta egun berean jakinarazi zitzaion interesatuari. Hark alegazioak aurkeztu zituen salaketa horren aurka 2001eko abuztuaren 21ean. Une horretatik hasita espedienteak geldirik iraun behar du hilabete baino gehiago, herritarrari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik, berriz iragan dadin (kasu honetan, abian jar dadin) hiru hilabeteko preskripzio-epea, eta baldintza hori bete zen urte bereko irailaren 22an. Interesatuak ebazpen proposamenaren kontrako alegazioak aurkeztu zituen 2001eko abenduaren 10ean; beraz, ebazpen proposamen horren berri izan zuen 2001eko irailaren 22tik hasita hiru hilabeteko epearen barnean. Alegazio horiek aurkeztearekin batera arau-haustearen preskripzio-epea eten egin zen. Espedienteak berriz ere hilabete baino gehiago egin behar zuen geldirik, 2001eko abenduaren 10etik hasita, herritarrari egotzi ezinezko arrazoiengatik, hiru hilabeteko preskripzio-epea berriz ere abiatu zedin, eta horixe gertatu zen 2002ko urtarrilaren 11n. Azkenik, zuzeneko jakinarazpenaren ordez, zehapen ebazpena 2002ko martxoaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Kontuan izanik, bada, Administrazioak eginiko jarduketak eta Bide Segurtasunari buruzko Legean nahiz trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduan (81.1 artikuluan eta 18.1 artikuluan, hurrenez hurren) zirkulazioko arau-hausteei ezartzen zaien hiru hilabeteko preskripzio-epea eteteko eta berriz abiatzeko erregimena, ondorio gisa esan behar dugu zehapen prozedura tramitatu bitartean behin ere ez zela gertatu aztertzen ari garen arau-haustearen preskripziorik. Ez dago onartzerik, beraz, alderdi errekurtsogilearen asmoa alderdi honi dagokionez ere, eta bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak emandako zehapenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 20an emandako 1260 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4922 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Javier Alvarez Evora jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (122638/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1260 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4922 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Javier Alvarez Evora jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (122638/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da; premiamendu-probidentzia hori interesatuari trafikoko isun bat ordainarazteko eman zen, ez baitzuen ordaindu borondatezko epean. Isuna 122638/01 zehapen espedientean ezarri zen. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.
2. Auzitegi honetako buruak emandako probidentziaren bitartez errekurtsoa aipatu Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen; aipatu Udalak hori guztia egin du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra administrazio publikoekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 128. artikuluko 1.d) idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluko kideko idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago jasorik zehapen ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaturik) 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan, alegia. Horren ondorioz interesatuak defentsa gabezia nabarmena jasan du. Izan ere, ediktua argitara eman aurretik (2002ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 17koan, eta Atarrabiako Udalaren ediktu oholean), posta ziurtatuaren bidez zehapena jakinarazteko bi saio egin ziren, 2002ko martxoaren 18an eta 21ean, Atarrabiako (Nafarroa) Martiket Taldea kaleko 11n, baina ez ziren ordu desberdinetan egin (lehenbizikoa 11:15ean egin zen eta bigarrena 11:20an). Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 2. idatz-zatiak, ordea, ordu desberdinetan egiteko agintzen du.
Auzitegi honek argitu nahi du saioak ordu desberdinetan egiteak zer esan nahi duen, eztabaidagaia ahalik objektiboena izan dadin: lehenbiziko saioa eta bigarrena egin diren orduen artean 60 minutuko aldea egotea gutxienez. Kasu honetan ez da bete baldintza hori.
Ediktu bidezko jakinarazpena, bestalde, Legean salbuespenezko bide gisa ezarri da; hots, jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu behar dira ediktuaren bidetik jo baino lehen, zeren jakinarazpen-mota hori, izatez, legezko fikzioa baita. Nafarroako epai-organoek horrela adierazi izan dute, bere eginez Konstituzio Auzitegiak gai honi buruz 1995eko abenduaren 11ko Epaian eman zuen doktrina, gerora beste epai askotan sendotu duena, hala nola 2000ko martxoaren 13koa, urriaren 2koa eta urriaren 30ekoa (RTC 65, 232 eta 254, hurrenez hurren) edo 2002ko urtarrilaren 14koa (RTC1).
Oraingoan nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu direnik, jakinarazpen saioak ia ordu berean egin baitira. Auzitegi honen ustez, jakinarazpenak ordu desberdinetan egiteko araua gaurko ohituretarako moldapena da, etxe askotan guztiek kanpoan lan egiten baitute.
Hirugarrena._Azkenik, komeni da aurrekoari ohar bat gehitzea: behar bezala jakinarazi ez den zehapena interesatuak jakiterik izan ez duen egintza da eta haren ondorioz interesatuaren legezko interesei kalte egin zaie. Horregatik, egintza horrek ez du eraginkortasunik, zeren eta "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta, besterik gabe, egintzak interesatuarengan eragina izateko baldintza; izan ere, egintzak ondorioak izanen ditu behin interesatuak haren berri jakin eta gero". (AGren 1992ko martxoaren 3ko Epaia, R. Ar. 1775).
Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak aipatzen ahal dira (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "Prozesuari edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".
Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zen; eta, goian aipatu ditugun epaiek dioten bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu-probidentzia deuseza eta ondoriorik gabea dela adieraztea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 2002ko irailaren 16an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (122638/01 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 21ean emandako 1324 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4959 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Gerardo Manso Rodríguez jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 30ean eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko ekainaren 14an emandako ebazpenaren aurkakoa (20403/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1324 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4959 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Gerardo Manso Rodríguez jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 30ean eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko ekainaren 14an emandako ebazpenaren aurkakoa (20403/02 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 30ean eman zuen ebazpen baten aurka jarri da, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen. Oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen berraztertzeko errekurtsoa, aipatu zinegotziak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak isuna ezarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua gaizki aparkatzeagatik, aparkaldi mugatuko eremuan (ZEL), aparkaldi mugatuko orduetan, tiketik eta egoiliar-txartel baliodunik gabe (Orreaga etorbidea, 4.aren parean), antolamendu juridikoa urratzen zela (20403/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak, aplikagarritzat jotzen dituen oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute (K-010 zenbakiko trafiko zaintzaileak ikusi zuen arau-haustea, baina salaketa 48 zenbakiko udaltzainak egin zuen). Errekurtsogileak ez zuen alegaziorik aurkeztu prozedurako aldi egokian (salaketa jakinarazi ondoko hamabost egun baliodunetan; 2002ko apirilaren 25ean egin zen arau-haustearen salaketa, eta egun berean 169 zenbakiko udaltzainak oraingo errekurtsogileari jakinarazi zion, ibilgailuaren bila joan zenean udal altxatokira, Udalaren Garabi Zerbitzuak bertara eraman baitzuen; ez zuen agiria sinatu nahi izan, baina hala ere tramitea betetzat eman daiteke). Orain ere, errekurtsoko aldian, ez du kontrako frogarik ekarri. Beraz, bistan da arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Errekurtsogileak alegatu du "Trafikoko arau-hausteengatiko erantzukizun pertsonalaren printzipioa" urratu dela. Horri buruz hauxe esan behar da: martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak, 72.3 artikuluan dioenez, ibilgailuaren titularrak zehatz identifikatu behar du arau-haustea egin duen gidaria, ez du aski aitzakiak erabiltzea legearen aplikazioa saihestu nahian. Ildo beretik, Konstituzio Auzitegiak maiatzaren 23ko 154/1994 Epaian honakoa adierazi zuen: "ezbairik gabe, ibilgailuaren jabeak, bere jabari-ahalmenak sortzen dizkion eskubide eta betebeharren ondorioz, eta, funtsean, ibilgailuaren erabilerak pertsonen bizia, osasuna eta osotasuna arriskuan jar dezakeelako, une oro jakin behar du nork gidatzen duen bere ibilgailua".
Salaketa jakinarazi zenean, errekurtsogileari galdetu zitzaion ea nork gidatzen zuen ibilgailua arau-haustea egin zenean, baina ez zuen erantzun, eta hortaz ezin zaio Administrazio zehatzaileari egotzi zehapen prozedurari buruzko arauak ez betetzea, interesatuak berak eman diolako bidea salatutako arau-haustearen egiletzat jotzeko, bere isiltasunarekin (zehapen ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen arte, hau da, berandu izan arte, ez zuen ezer adierazi arau-haustearen egiletzari buruz, eta horregatik Administrazioa ez dago behartua halako alegazioa kontuan hartzera).
Hirugarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste arinak dira "lege honetan dauden arauen aurkakoak, baldin eta ez badira berariaz larri edo oso larrien multzoetan sailkatu". Hori dela eta, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 39.2.b) artikuluak eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 94.2.b) artikuluak diote debekaturik dagoela "udal agintaritzak ordu-mugak ezarritako lekuetan aparkatzea horretarako baimena ematen duen erakusgarria jarri gabe, edo erakusgarria jarrita ere ibilgailua aparkaturik edukitzea udal ordenantzak ezarritako denbora gaindituz". Arau-hauste arinak egiteagatik 91 euroko (15.308 pezeta) isuna ezartzen ahal da gehienez, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta kasu honetan zehapena 60 eurokoa (9.983 pezeta) izan da, graduazio zuzena, Auzitegi honen iritziz, arestian aipatu dugun legearen 69.1 artikuluko irizpideekin bat datorrena. Horrek ez du galarazten, Legearen 38.4 artikuluarekin eta Erregelamenduaren 93.1 artikuluarekin bat, Udalaren Garabi Zerbitzuak ibilgailua eramatea zuzenbideari lotua izatea.
Laugarrena._Azkenik, zehapen espedientean ikusi dugu legeak eskatutako formazko tramite guztiak bete direla funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola arau-haustea egin zenean ibilgailua gidatzen zuena identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Errekurtsogilea, beraz, prozesu kontrajarriaz onuratu zen, eta prozesuan zehar aukera izan zuen bere kausaren defentsarako egoki jotzen zituen argudioak azaltzeko. Bidezkoa da, hortaz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 30ean emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka, zeinean zehapena ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (20403/02 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelakoan.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 21ean emandako 1295 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4966 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Angel María Rodríguez Ezpeleta jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 1ean emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2001eko uztailaren 24an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (16186/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1295 zenbakiko Ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4966 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel María Rodríguez Ezpeleta jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 1ean emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2001eko uztailaren 24an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (16186/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2002ko uztailaren 1ean emandako ebazpen baten aurka jarri da, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, oraingo errekurtsogileak berak jarria, trafikoko isun bat ordainarazteko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Isun hori 16186/00 zehapen espedientean ezarri zen eta interesatuak ez zuen ordaindu borondatezko epean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.
2. Auzitegi honetako buruak emandako probidentziaren bitartez errekurtsoa aipatu Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen; aipatu Udalak hori guztia egin du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Diru-bilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, besteak beste), eta horregatik une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, Tributuei buruzko Lege Orokorreko eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko aipatu artikuluetan aurreikusitako kasurik ez da gertatu. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, 2001eko maiatzaren 2an, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 58 eta 59. artikuluetan xedatutakoa betez, argitara emanez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (54 zenbakia) eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean. Aldez aurretik bi saio egin ziren jakinarazpena interesatuari berari emateko, 2000ko abenduaren 27an eta 29an, salaketa jakinarazi ziotenean eman zuen helbidean _Irantzuko Monasterioa kalea, 6-3.a D, Iruña_, baina bi aldietan ere interesatua kanpoan zen postariaren banaketa orduetan. Zehapena irmoa eta onartua izan zen, behar ziren garaian eta eran ez baitzitzaion errekurtsorik egin, eta ekar zitzakeen ondorio guztiak ekarri zituen.
Bestalde, administrazio-bidean irmoa zelarik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan zenez, Udalak, indarra zuen legeriari eutsiz, premiamendu bidetik ordainarazi zuen isuna, %20ko errekarguarekin (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak gehituta (erregelamendu beraren 98 eta 109. artikuluak).
Gainerakoan, ez dago antzematerik, esku artean dugun kasuan, preskripzioaren institutu juridikoa gauzatu denik, zeren eta orain errekurritzen den premiamendu-probidentzia behar bezala jakinarazi baitzitzaion errekurtsogileari 2002ko apirilaren 26an. Jakinarazpen eguntzat, interesatuak ezetsiko zioten berraztertze errekurtsoa aurkeztu zuen eguna jo dugu, interpretazio hori bat datorrelako 30/1992 Legearen 58.3 artikuluan xedatutakoarekin. Funtsean, eta jakinarazpen akastunei buruz, honakoa ezartzen du"(...) ondorioak izanen dituzte interesatuak jakinarazi behar zitzaion egintza edo erabakiaren edukiaren eta eraginaren berri baduela erakusten duen zerbait eginez gero, edo bidezkoa den errekurtsoren bat aurkeztuz gero"; alegia, zehapena irmo bilakatu zenetik urtebete iragan baino lehen. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak 2002ko uztailaren 1ean emandako ebazpen baten aurka jarria, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztua, borondatezko aldian ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidez kobratzeko Iruñeko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa (16186/00 zenbakiko zehapen espedientea). Bi egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Iragarkiaren kodea: A0305568
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
