I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA SAILA. Zehapen espedientea.
Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Florencio Argul Nomeñe jaunari Abereen Osasunari buruzko Foru Legea hausteagatik irekiriko 112/2002SA zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.
"EBAZPENA, 2003ko martxoaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Abere Osasunari buruzko Foru Legea hausteagatik Florencio Argul Momeñe jaunari zehapena ezartzen diona.
Iruñeko Guardia Zibileko SEPRONAk 2002ko uztailaren 6an jarritako salaketaren ondorioz, Florencio Argul Momeñe jaunari irekitako 112/2002SA zehapen espedientea aztertu da.
Egitezko aurrekariak
Lehenengoa._2002ko uztailaren 6an, Iruñeko feria barrutitik hurbil, Florencio Argul Momeñe jaunak bere ibilgailuan 3 zaldi zeramatzan, ibilgailuaren desinfekzio ziurtagiria izan gabe. Ibilgailuaren matrikula BI-3711-BZ zen.
Bigarrena._2002ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea ireki zitzaion Florencio Argul Momeñe jaunari (NAN zk.: 22730333) Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik, eta 120,20 euroko isuna proposatu zen.
Hirugarrena._Ebazpena eta karguen plegua jakinarazita, interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.
Zuzenbideko oinarriak
Lehenengoa._Abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 24.3 artikuluan ezarrita denez, animalia garraioan ibiliko diren ibilgailuek desinfektatuta behar dute egon, baita desintsektatuta ere, horren beharrik bada, araudiak dioen moduan, abere talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik eta, hori, agiri bidez beharko da frogatu. 1955eko otsailaren 4ko Epizootien gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan zehazten da nolakoa den desinfekzio hori.
Bigarrena._Foru Lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da arau-hauste arina dela aziendaren zirkulazio eta garraiorako higienea bermatzen duten baldintzak ez betetzea, eta 58.1 artikuluan, arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 eurora bitarteko isuna dagokiela.
Hori horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an eman Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Florencio Argul Momeñe jaunari (NAN zk.: 22730333) 120,20 euroko isuna jartzea Abereen Osasunari buruzko Foru Legearen kontra egindako arau-hauste arinarengatik, abere garraioan erabilitako ibilgailuak desinfekzio ziurtagiria ez izateagatik.
2. Aipatu Foru Lege horren 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna %30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:
_Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.
Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea, Iruña). Han, ordain-gutuna emanen diote orain bidaliko denaren ordez eta murrizpena lortzeko agiriak emanen zaizkio.
3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordain-gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazio errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. 2002tik 2003ra luzatutako gastuen aurrekontuan eginen da ordainketa, 71320-11000-3910-000000 kontusailean.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".
Iragarkiaren kodea: C3172046