89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Antonio Manuel Ruiz Echeverría jaunaren aurka, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 538/02 zehapen espedientea hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

156/2003 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Antonio Manuel Ruiz Echeverría jaunari (N.A.N.: 15.948.995) zehapena jartzen diona, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hausteagatik.

Ikusirik, Altsasuko Sepronak 2002ko urriaren 6an jarritako salaketaren ondorioz, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren abenduaren 11ko 1912/2002 Foru Aginduaren bidez Antonio Manuel Ruiz Echeverría jaunari irekitako 538/02 zehapen espedientea, 2140BSD matrikulako ibilgailuan Urbasa eta Andia Mendietako Parke Naturalaren barrenean ibiltzeagatik, zehazki Lizarragako gainetik "Sarasa" ur-putzura doan pistatik, horretarako baimenik ez zuela. Pista horretan sarrera debekatzeko seinaleak daude.

Karguen plegua jakinarazi ondoren salatuak, horretarako ezarritako epean, alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio prozedura zehatzaileari segida ematea, karguen plegua bere horretan utziz.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Antonio Manuel Ruiz Echeverría jaunari (N.A.N. 15.948.995) 150 euroko isuna jartzea egindako arau-hauste arinagatik, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 36.5.a) artikuluan artikuluari jarraituz, deusetan galarazi gabe Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 258. artikuluan ezarritakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. Aipatu foru lege horren 258. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez hilabeteko epean ordaintzea, zehapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta berariaz uko egitea epe horretan inpugnazio ekintzak erabiltzeko eskubideari.

c) Arau-hausleak hitz ematea zehatutako jarduketa legeztatuko duela, Administrazioako arautzen duen epearen barrenean, eta bermatzea hitz emate hori, beharrezkoak diren obra edo jarduketen kostuaren ehuneko ehuna egiten duen abala jarriz.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. oina). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurreki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazioaren bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetea igaro baino lehen.

4. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege horrek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

5. Foru agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0305316