89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua

"Ebazpen proposamena, instruktoreak 12/2003 zehapen prozeduraren gainean egindakoa. Barne zuzendari nagusiak, otsailaren 24an emandako 297/2003 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea hasi zuen José Javier Lizarraga Urriza jaunaren kontra, Erriberriko Rua Mirapies, 2an dagoen "Katixa" ostatuko titularra baita, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi zuelakoan.

1._Frogatutako gertaerak. 2003ko otsailaren 16an, 4:10ean Erriberriko Guardia Zibila agertu zen "Bar Katixa"ra (Rua Mirapies, 2, Erriberri), eta ohartu zen zabalik ostatua zegoela jendearentzat, musika paraturik, argiak piztuta, jendea sartu-ateran eta edariak hartzen.

2._Aurkeztutako deskarguen balorazioa. José Javier Lizarraga Urrizak, "Bar Katixa" establezimentuaren titular gisa, alegazio-idazkia aurkeztu zuen; 2003ko matrxoaren 25ean eman zion sarrera Administrazioak, eta bertan zioenez, bazuen udal agintaritzak emandako baimena gertaeren egunean ixteko ordua atzeratzeko. Erriberriko Udaleko alkatearen idazkia gehitzen du, 2003ko otsailaren 13ko data duena, eta bertan baimena ematen dio Lizarraga jaunari "Bar Katixa" ostatua ixteko ordua atzeratzeko.

Egiaztaturik "Bar Katixa" ostatuaren titularrak bazuela baimena jendearentzako ostatua ixteko ordua atzeratzeko 2003ko otsailaren 16an, ondoriotzat atera daiteke salatutako gertaerak ez daudela sarturik ustez hautsitako arauetan.

3._Ebazpen proposamena. Aurreko guztia kontuan harturik, zehapen-ahalmena gauzatzeko prozeduraren Erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoarekin bat, José Javier Lizarraga Urriza jaunaren aurka (18.206.473 NANa) "Bar Katixa" ostatuaren titular den aldetik hasitako prozedura largetsi eta artxibatzea proposatzen da.

Eta horren guztiaren berri ematen zaio interesatuari, ebazpen-proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean alegazioak eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan egonen da ikusgai (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, 31002, Iruña).

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian._Instruktorea, Purificación González Merchán".

Iragarkiaren kodea: A0305685