89. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

300/2003 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Berriozarko Gazte Elkarteko Gazteentzako Informazio Gunea erroldatik kentzea onesten duena. Elkartearen helbidea: Nafarroako Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarea, Artekale, 6-behea, Berriozar.

Ikusirik 155/2003 Ebazpena, marxoaren 27koa, Berriozarko Gazte Elkarteko Gazteentzako Informazio Gunea Gazte erakundeen erroldatik kentzea xedatzen duena, eta Informazio Gune hori Gazte Erakundeen Erroldan egotearen ondorioz onartua dagoenez, bidezkoa da Nafarroako Gazteentzako Informazio Zerbitzuen saretik kentzea.

Ikusirik Gazteriaren Zuzendariordetzak egindako txostena, aipatu elkartea Nafarroako Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Saretik kentzearen aldekoa, bat heldu baita otsailaren 22ko 71/1993 Foru Dekretuak, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak arautzeari buruzkoak, 14. eta 15. artikuluetan adierazitakoarekin.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuko 14. artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Berriozarko Gazte Elkarteak bere barnean duen Gazteentzako Informazio Gunea Nafarroako Gazteentzako Informazio Zerbitzuen saretik kentzeko baimena ematea.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Kentzeko ebazpenaren kontra behar diren administrazio-helegiteak jar daitezke.

2. Berriozar Berriozarko Gazte Elkarteari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari, Plangintza eta Sustapen Atalari, Gazteriaren Zuzendariordetzari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: A0305684