80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

I R A G A R K I A

Honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi baten gaineko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauekin bat:

Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 6434/03, 2003ko maiatzaren 20koa.

Eskabidearen tokia eta data: Tutera, 2003ko martxoaren 28a.

Eskatzailea: Blanca Ollo Etchegoyen.

Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu Orokorrak.

Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1-lehen solairua.

Panteoi/horma-hobiaren zenbakia: 202 hilobia.

Kokapena: Berria.

Liburua: 5.

Egungo titularrak: Isabel Bellido Soria andrea eta Epifanio Ondiviela Bellido jauna.

Titular izan nahi dutenak: Blanca Ollo Etchegoyen andrea eta Juan-Carlos eta Luis-Enrique Ondiviela Ollo jaunak.

Eskaerari erantsitako agiriak: fotokopiak: eskatzaileen N.A.N.ak, G.B.ak 1998-5-13an hartutako erabakia titulartasun aldaketaz, Isabel Bellido Soria andrearen heriotza agiria eta zinpeko aitorpena titular izan daitekeen bertze lagunik ez dela frogatzen duena.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Pertsona fisiko eta juridikoek espedientea aztertu nahi izanez gero, horrela egin ahalko dute, Zerbitzu Orokorretako bulegoetan, beheko solairuan, ikusgai baitago espediente hori, eta orobat, alegazioak egin ahalko dituzte eta espedienteari eransteko dokumentuak edo beste zernahi ekarri, beren ustez espedientearekin bat heldu badira, edo erantsi beharrekoak edo aintzat hartu beharrekoak badira. Horretarako hilabeteko epea izanen dute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Tuterako Herriko Etxeko erregistro orokorrera bidali beharko dituzte, Plaza Vieja, 1 zk.ra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Zinegotzi eskuordea, Pedro José González Felipe.

Iragarkiaren kodea: A0306192