80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Zangozako Udalak, 2003ko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Zangozako Udal Planeko "Agrupación Las Viñas" APA 1 hirigintzako arautegi partikularraren 27. artikuluko aldaketa puntuala, zehazki "Lurzati guztiendako bestelako antolamendu eta diseinu arauak. Estalkiak" izeneko atala. Hona hemen idazketa berria:

_Teila arabiarra edo horrelatsukoa erabiliko da (betiere estalki kurbokoak). Debeku dira gainerako guztiak.

_Teilatu-hegala metrokoa izanen da, gehienez ere, eta estalkiaren malda % 45ekoa, gehienez.

_Estalkia bi uretakoa edo gehiagokoa izanen da, eta haien planoaren gainean ez da eraikuntzako obrarik eginen, salbu eta tximiniak. Terrazak egitea baimenduko da, estalki lauaren sailekoak baitira, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

.Horiek egin ondoren eraikinaren kanpoko itxurak ez du aldaketa nabarmenik jasanen, eta horiek beti estalkiaren faldoiaren barrenean egin behar dira, haren planotik goiti atera gabe.

.Azalera erabilgarria eraikinaren estalkiaren azalera osoaren % 10 baino handiagoa ez izatea.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79.3 artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta.

Zangozan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0306184