80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

E D I K T U A

San Adriango Udalak, 2003ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabakia hartu zuen zeinaren xedapen zatiaren testu osoa ondotik ematen baita:

"1._Hasiera batean onestea 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa. Aurrekontu hori luzatua dago gaur egun. Aldaketa horren bidez kreditu gehikuntza batzuk eginen dira ondoko kontusailetan:

_Gastuen aurrekontuko "Santa Gema eta Amistad kalea" izeneko 1.4320.60118 kontusailetik 204.221,08 euro.

_Dirusarreren aurrekontuko "Santa Gema eta Amistad kaleetako mailegua" izeneko 1.91756 kontusailetik 204.221,08 euro.

Gainera, Dirusarren aurrekontuko "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Santa Gema eta Amistad kaleetarako" izeneko 1.75525 kontusaila handitzen ahal dela deklaratzen da.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin, baita Udaletxeko iragarki oholera ere, hamabost egun baliodunean jendaurrean egonik herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

3._Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

4._Erabaki hau Udaleko Kontu Hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

San Adrianen, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Jarduneko alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0306190