80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obra lizentzia ukatzea, Campana 14an

Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, bi mila eta hiruko maiatzaren hamalauan, honako ebazpen hau eman zuen:

RUV 03-MAI-14 (17/UV)

"Ikusirik José Miguel Beriain Malumbre jaunak, Club Deportivo Iruña-ren izenean aurkeztutako eskabidea, Campana 14an dagoen lokaleko egokitzapen obrak legeztatzeko obretarako lizentzia eskabidea eta Francisco García Prieto jaunak aurkeztutako salaketa, lizentziarik gabe obrak egiteagatik, zehazki kea ateratzeko tutua auzotarren patiora zuzenean ateratzeagatik, honako hau ebatzi dut:

1._Lizentzia ukatzea, izan ere horren helburua delako kirol elkartearen egoitza gastronomi elkarte sukaldedun, barra eta jatetzearekin, bilakatzea eta horren bitartez aldaketa hori legeztatzea, horrelaxe ondorioztatzen baita 2003ko martxoan aurkeztutako eranskinetik. Bestetik ere, Alde Zaharreko Hirigintzako Arautegi Partikularrak debekatzen du, besteak beste, gastronomi erabilera, edota ostatu, kafetegi eta jatetxe erabilera izatea, hain zuzen ere eremu horretan usuegi baitira jadanik, are gehiago, ikusirik 2000ko maiatzaren 2ko 23/UV ebazpenak, erabilera aldatzeko lizentzia emateari dagokionez, bere 4. puntuan zehazten zuela lizentzia horri ezin zitzaizkiola atxiki gastronomi erabilerak edota sukaldaritzakoak. Ebazpen hori, gainera, irmo bilakatu zen haren aurka inolako errekurtsorik jarri ez zelako.

2._Hartzen den ebazpena Zigor Diziplinari jakinaraztea jarduera ixteko espedientea abiarazteko, legezkotasuna lehengoratzeko eta dagozkion hirigintza eta ingurumen alorretako isunak jartzeko ondorioetarako.

3._Halaber, salatzaileari jakinaraztea, izan ere espedientean interesatua da."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306200