80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obra lizentzia, Uztarroze 28an

Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zortzian:

RUV 02-ABU-28 (5/UV)

"Ikusirik 2002/221 espedientea, Fco. Javier Leoz Foras jaunak Tele2 Telecomunicaciones-en izenean sustatua, telefonia finkoko telekomunikazio nodo izan dadin Uztarroze, 28an dagoen lokala egokitzeko obrak egiteko lizentziak eskatu beharrez, eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak, honako hau ebatzi dut:

1._Eskatutako lizentzia ematea, aurkeztutako proiektuari jarraikiz, betiere ondoko baldintzak betetzen badira:

Baldintza bereziak:

Suteei aurrea hartzeko neurriak, ezarri eta uneoro atxiki beharko dira: arkitekto teknikoaren proiektuko baldintzak bete behar dira. Proiektua Nafarroako Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak 02-1-29an ikus-onetsia da.

Telefono hartunea egiteko, zangak irekitzeko dagokion lizentzia eskatu behar da.

Eskatzaileari jakinaraztea Telefonicak, gaur egun, telefono zerbitzu ohikoa jartzeko baimena besterik ez duela hiri honetan.

Baldintza orokorrak:

Aurkeztutako eranskinek izanen dute indarra lehenagotik aurkeztutako agiriekin kontraesanik bada.

Fatxadako lanak E.O.O.ko 128. artikuluan xedatutakoari jarraikiz burutuko dira, apaingarri gisa para daitezkeen tratamendu edo elementu gehigarriak ez daitezen fatxadako lerrokaduratik atera, justifikatutako moldura eta estalduren kasuan (errotuluak barne) izan ezik. Hala ere, horiek, gehienez ere, hamar zentimetro aterako dira eraikuntzari eusteko egituratik.

Aire girotua eta aireztapena eragiteko sistema 135/89 Foru Dekretuaren 13 eta 14. artikuluetako beharkizun eta baldintzen ariora paratuko dira ezinbertzean.

Haren funtzionamendutik sortutako asots mailak hertsiki bete beharko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 15 eta 16. artikuluan ezarritako mugak.

Aire hustuketa behar diren isilgailuez eta irteera horizontaleko lamazko saretez hornituriko dezelerazio plenumaren bitartez eginen da, lurretik gutienez ere 2,50 metrora egonen baitira. Kanpoko aldeari ingurumen mailako aldaketarik eta eragin kaltegarririk egin ez dakion saihesteko, irteera fluxua 2m/segundo izanen da gehienez ere.

Hornidura zerbitzuetako hartuneak ez dira banaka eginen baizik eta eraikinak sare desberdinekin dituen lotune orokorraren bidez.

Obrak hasteko epea, gehienez ere, 6 hilabetekoa da, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik aitzina. Obrak hasi eta handik 4 hilabetera, gehienez ere, bukatuak egon beharko dute. Honako lizentzia hau iraungitzat joko da obrak aipatutako epeetan ez badira hasten edota ez badira bukatzen.

Jardueran aritzeko, irekitzeko lizentzia lortu beharko du, eta horretarako eskabide ofizialean zehaztutakoaz gain ondoko agiriak ere aurkeztu beharko ditu:

_Obra bukaerako ziurtagiri ikus-onetsia. Bertan obren benetako kostuak agertuko dira eta frogatuko da lokalak, jarduera eta instalazioak bat datozela onetsitako proiektuarekin. Orobat, obra lizentzian zehaztu beharkizun berariazko nahiz orokor guzti-guztiak bete direla egiaztatuko da.

_Teknikari eskudunak sinatu eta ikus-onetsitako ziurtagiria, asots iturri guztien asotsak neurtuko dituena. Bertan egiaztatuko da arauetan (135/89 Foru Dekretuan eta G.O.K.A. udal ordenantzan) ezarri mugak bete direla.

_Obra bukaerako ziurtagiria, suteetatik babesteko instalazioari dagokiona. Suari antzemateko eta suteetatik babesteko homologazioaren ziurtagiriak eta RF ateetakoak. Azalerak estaltzeko eta apaintzeko osagaiek suaren eraginez nola erreakzionatzen duten dioten ziurtagiriak, ofizialki onartutako laborategiek emanak.

2._Lizentzia emateko tasagatik 97,70 euroko likidazioa onestea eta Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik, berriz, 588,40 euro, eransten den behin-behineko likidazioarekin bat."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306197